Pages - Menu

Orriak

2016-10-06

Blyth-en paradoxa


Gaixotasun baten aurkako botika baten efektibitatea 1 eta 6ren arteko balioekin neurtzen da.

Merkatuan botika honen bi formatu daude: A eta B

A formatuaren efektibitatea 3 da beti.
B formatuarena, berriz, aldakorra da: denboraren 51%ean bere efektibitatea 1 da eta 49%an, berriz, 5ekoa.

Kolmogorov doktoreak bi formatoen artean aukeratu behar du paziente bat tratatzeko. 


  • A eta Bren artean zein komeni zaio aukeratzea bere pazientea sendatzeko aukera gehiago izan dezan?




Hirugarren  formatu bat (C) agertu da merkatuan. C botikaren portaera honako hau da: denboraren 56% bere efektibitatea 2 koa da, 22% 4koa eta 22% 6koa.


  • A eta C formatuen artean zein formatu gomendatuko zenioke zuk? 
  • Eta B eta C-ren artean? 
  • Eta A, B eta C hiru botikak izango balitu, zein komeni zaio aukeratzea?
  • Sorpresa hartuko al du Kolmogorov doktoreak?



*****


1 iruzkin:

  1. Ez naiz ebazteko gai....
    Sorpresa hartuko ote du zerbait harrigarria eskuratzen delako...ta nik ez nuke erantzun berezirik emango

    ErantzunEzabatu