Pages - Menu

Orriak

2017-09-27

Misilak


A eta B hirien arteko distantzia 7.153km-koa da. Atik misil bat jaurtitzen dute 12.000 Km/h-ko abiaduraz B hiria erasotzeko asmoz eta Btik aldiberean, Atik bidalitakoa suntsitzeko, beste bat 24.000 km/h-ko abiaduraz. 





Esan al dezakezu batak bestearen kontra jo baino minutu bat lehenago zein distantziatara zeuden misilak?






*****

4 iruzkin:

  1. Bi eratan ulertu dut nik azken galdera. Ez dakit galdetzen duena bi misilen arteko distantzia kalkulatzea den -a-, edota irteera puntuak erreferentziatzat harturik zein distantzia egingo luketen -b-. Biei erantzuten saitu naiz:

    a) Lehenik abiadurak minutuen arabera jarriko nituzke.
    A misilaren abiadura Km/min - ra pasatzen badugu (12000/60) Va=200 Km/min
    B misilarekin berdin (24000/60). Vb=400 Km/min.
    Beraz, talka egin baino minutu bat lehenago, A misila talka puntutik 200 Km-ra dago eta B misila, berriz, 400 Km-ra beste noranzkoan.
    Horrela, bi misilak elkarrengandik 600 Km-ra egonen dira.

    b)Erreferentzia puntuekiko (A irteera puntua eta B irteera puntua) distantzia kalkulatzeko, jakinda B misilak Aren abiaduraren bikoitza daramala, elkarrekin talka egingo dute A misilak 7153 Km-en herena egiten duen unean -2384,3 Km- (edo beste modu batera esanda, B misilak distantzia osoaren bi herenak egiten dituenean -4768,6 Km-).

    Hori horrela erreza da minutu bat lehenago zein distantziatara dauden kalkulatzea.
    A misila A puntutik 2384,3-200 = 2184,3 Km-ra egonen da.
    B misila B puntutik 4768,6-400 = 4368,6 Km-ra egonen da. (A puntutik 2784,3 Km-ra)

    ErantzunEzabatu
  2. Nik uste problema hau 3.DBH-rako egokia izan daitekeela, agian baita 2. mailarako ere. Proportzionaltasuna eta zatikiak hartzen ditu kontuan batik bat.

    ErantzunEzabatu