PROBLEMAK EBAZTEN, MATEMATIKA EGITEN
"Problemak kalkuluak egiteko baino
pentsarazteko dira"
Mª Antonia Canals
Matematrikaren zeregin nagusia problemak ebaztea izan da beti, gaur egun ere bada eta etorkizunean ere izango da. Problemen ebazpenak zentzua ematen dio eskoletan irakasten eta ikasten dugun matematikari; langintza hau matematika beraren zutabea, ardatza eta hezurdura baita.
Kontuan izan problemak ez direla di-da burutzen diren zereginak; denbora bat
eskaini behar zaie, eta batzuetan luze pentsatu behar izango dugu. Gehienetan
ez dugu algoritmo edo errezeta magikorik aurkituko eta ez zaigu berehalako
batean ebazpidea begi aurrean agertuko. Maiz trabatuta aurkituko gara aurrera
egin ezinik, eta ezintasun horrek deseroso sentiarazi gaitzake. Bestetan, gogoz
pentsatu ostean, bide onetik eramango gaituen estrategia egokia aurkituko dugu.
Edonola ere, eskainitako denborak eta erabilitako estrategiek, egokienak ez
izanda ere, geure ahalmen heuristikoa aberastuko dute, halako moldez non
hurrengo saiakeretan arrakasta hurbilago izango dugu
Beraz, gaurko proposamena garbia da: matematikaren itsaso epel-beroan murgil gaitezen, ekin diezaiogun pentsatzeari eta senti dezagun matematika egitearen berotasuna, ez zarete inoiz ere ez damutuko. Gainera, atsegina eta dibertigarria izango delakoan nago.
Beheko taulan problemen ebazpena lantzeko hainbat baliabideen aurkibidea txertatu dut: PROBLEMAK, BIDEOAK, MATEMATIKA LEHIAKETAK, OLINPIADA MATEMATIKOAK, MATEMAGIA, ...
Klikatu atal bakoitzean bertan dauden baliabideak ikusteko:
AURKIBIDEA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina