Bederatziarekin jolasten jarraituko dugu:
HIRU ZIFRAKO ZENBAKIA
Ikasle batek kapikua ez den hiru zifrako zenbaki bat aukeratu behar du. Ondoren, ehunekoen eta batekoen zifrak trukatu behar ditu zenbaki berri bat lortzeko. Aurreko bi zenbakien arteko diferentzia (handia ken txikia) kalkulatu eta diferentzia horren azkeneko zifra esaten badizu (berdin lehenengoarekin), diferentziaren beste bi zifrak asmatuko dituzu, guztiak aho zabalik utzita.
1089
Aurreko jokoaren aldaera bat da.
Aurretik iragarri azkeneko emaitza 1089 izango dela. Jarraian goiko jokuan egin dugun moduan jokatu. Kapikua ez den hiru zifrako zenbaki bat auketu (lehenengo zenbakia), ehunekoen eta batekoen zifrak trukatu (bigarrena), diferentzia kalkulatu (hirugarrena), kenketaren emaitzean ere ehuneko eta batekoen zifrak trukatu (laugarrena) eta azkenik bi hauek (hirugarrena eta laugarrena) batu behar ditu ikaskideak. Hortxen dago aurresan dugun zenbakia: 1089.
Adibidea:
- 328 aukeratutako zenbakia (lehenengoa)
- 823 Ehunekoen eta batekoen zifrak trukatuta (bigarrena)
- 823-328=495 diferentzia (hirugarrena)
- 594 Ehunekoen eta batekoen zifrak trukatuta (laugarrena)
- 495+594=1089 hirugarrena eta laugarrena batuz
Ea asmatzen duzun zergatia. Gogoratu hiru zifrako zenbaki baten idazkera hamarren berreduren menpe: abc=100a+10b+c eta cba=100c+10b+a.
AZALPENA
Joku guzti hauek eta beste batzuk Suma aldizkarian (52 zenbakian) aurki ditzakezue "Grupo Alquerque de Sevilla"ren eskutik "La Magia del Nueve" artikuluan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina