Pages - Menu

Orriak

2017-09-27

Trueloa


Hiru persona A, B eta C triangelu aldekide baten erpinetan kokatu dira, eskuan pistola bana dutela, tiro egin eta besteak akabatzeko asmoz. Duelu moduko bat egin behar dute, baina hiruren artean denez "truelu" esango diogu.


A-k  tiroen %33 asmatzen du, B-k %66 eta C-k %100 (ez du inoiz kalerik egiten). Txandaka egingo dute tiro eta txada bakoitzean tiro bakar bat. A hasiko da, ondoren B eta azkenik C; horrela truelua bukatu arte.

Zein da A-rentzako estrategiarik onena? Nola komeni zaio jokatzea bizirik irtetzeko aukerak handitzeko? 

Azalpen logikoa eskatzen da. Ez ahaztu C arriskutsuena dela, ez baitu kalerik egiten.





*****

2 iruzkin:

  1. Problema hau ezaguna nuen iada.
    A-rentzako egoerarik onena bigarren errondan berak tiroa egin ahal izatea da.
    Egoera horretara iristeko jarraitu beharreko pausu lojikoa hau litzateke.
    A hasten denez, honek tiroa nahita huts egingo du, tiroa airera eginez adibidez.
    Ondoren B-ren txanda litzateke. Honek lojikoki C-ri eginen dio tiro, bestela ondoren C-k berari eginen liokeelako eta ez duelako akatsik egiten.
    Hortaz, B-k tiroa asmatu ezkero, C hilko ltzateke eta A-ren txanda litzateke orain. Bestalde, B-k tiroa huts egin izan balu, C-k B-ri eginen lioke tiro, A-k baino asmatze portzentaia hobea baitauka. Kasu honetan ere A hasiko litzateke.
    Beste edozein kasu aztertuko bagenu A-k zailago luke bigarren txandara lehen tirotzaile bezala iristeko.
    Problema hau DBH osoan aplikagarria litzateke, baita batxillergoan ere, lojika kontua baita. probabilitateak ere jokoan sartzen badira ere.

    ErantzunEzabatu