Ondoren, Adrian Paenzak dionez, pentsatzera gonbidatzen zaituztet. Apur bat buruari eragitea besterik ez baita behar, ez kalkulurik ez ezagupen matematikorik, datozen lerroetan proposatzen dizuedan logikazko problemari erantzuteko.
Hamar esaldi idatziko dizkizuet, eta zuek erabaki behar duzue zeintzuk diren egiazkoak eta zeintzuk faltsuak; arrazoiak emanez, jakina!
Hona hemen esaldiok:
- Zerrenda honetan esaldi bakarra da faltsua.
- Zerrenda honetan bi esaldi bakarrik dira faltsuak.
- Zerrenda honetan hiru esaldi bakarrik dira faltsuak.
- Zerrenda honetan lau esaldi bakarrik dira faltsuak.
- Zerrenda honetan bost esaldi bakarrik dira faltsuak.
- Zerrenda honetan sei esaldi bakarrik dira faltsuak.
- Zerrenda honetan zazpi esaldi bakarrik dira faltsuak.
- Zerrenda honetan zortzi esaldi bakarrik dira faltsuak.
- Zerrenda honetan bederatzi esaldi bakarrik dira faltsuak.
- Zerrenda honetan hamar esaldi bakarrik dira faltsuak.
Saia zaitezte erantzuna aurkitzen hemen behean dagoen azalpenari begiratu gabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina