Xake-taula 64 karratuz osatuta dago, 32 zuri eta 32 beltz, irudian ikusten den moduan:
Domino jokoko 32 fitxa dituzu eta fitxa bakoitzarekin taulako 2 karratutxo estal dezakezu gainean kokatuz horizontalki edo bertikalki.
32 fitxak erabiliz xake-taula guztia estal daiteke hutsunerik utzi gabe?
Erantzun erraza, ezta?, nahikoa duzu, adibidez, errenkada bakoitzeko 4 pieza horizontalki ipintzea.
Jarraian, taulako diagonal bateko muturretako bi karratuak moztuko ditugu. Orain, 62 laukitxo ditugu estaltzeko; beraz, fitxa bat soberan dago. Ondorengoa nahi dugu jakin:
Fitxak horizontalki edota bertikalki ipiniz, posiblea al da 31 fitxa erabiliz taulan geratzen diren 62 karratuak estaltzea? Nola? Azaldu.
SOLUZIOA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina