"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

ZENBAKI LEHENAK

LIOUVILLEREN PROBLEMA

DERIBATUEN ERABILERAK

PROBLEMEN BILDUMAK

Ariketa ebatziak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ariketa ebatziak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010-05-13

Ikasturteak aurki esango digu agur, eta nik espero dut agur eta zorionak batera esatea zuei guztioi; ea ikasgai guztiak gainditzen dituzuen. Baina, ez ahaztu hezkuntza ikasgaiak gainditzea baino gehiago dela eta emaitzak, John Nash-ek dionez, sarri zorizko legearen edo guk kontrola ezin ditzakegun elementuen mepe daudela.
Hala ere, nik uste dut azkenengo ebaluaketako azterketaren emaitza kontrola dezakezuela errez; nahikoa duzue errepasatzea klasean landutako kontzeptu teorikoak eta, ondoren, praktikan ipini, ariketak egin. Klasean erabili dugun material didaktikoa ondorengo loturetan uzten dizuet, beharra izatekotan eskura dezazuen:
Integralak(Teoria)
Integral-Taula
Integral ebatziak
Azaleren kalkulua (ebatzia)
Azterketa eredua C
Azterketa eredua D
Adierazpen grafikoak eta zuzen ukitzailearen buruzko materiala behean duzue, 3.ebaluaketako kontrolerako sartu nuen.

2010-03-08

Saiatu ebazten begiratu barik ondorengo loturan agertzen diren limiteei buruzko galderak.
Galderak-limiteak

2010-02-25

Orain jarraitasuneren inguruko ariketa batzuk:
Jarraitasuna ariketa ebatziak
Dudak badituzue, sakatu "comentarios" jartzen duen lekuan eta idatzi. Ahalik eta azkarren erantzungo dut. Berriz sakatu "comentarios" erantzuna irakurtzeko; itxoin beharko duzue nik irakurri eta erantzuna bidali arte.

2010-02-24

Gaur eta bihar materiala sarean sartzen ibiliko naiz. Adi egon!
Hasteko hemen dituzue deribatu batzuk ebatzita (5. ariketakoak):
Deribatu ebatziak
Ondoren asintoten kalkuluaren ariketa bat:
Asintotak (ariketa ebatzia)

2010-02-23

Azkenean tartetxo bat hartzea izan dut, eta errepaso ariketa batzuk ebatzi ditut zuek eredu moduan hartzeko. Egin, betiko moduan, klik ondorengo loturan PDFan lortzeko. Hala ere, bihar banatuko dizkizuet fotokopiatuta.
Errepaso ariketak (limiteak, jarraitasuna,deribatuak)

2010-02-20

Badirudi hasi zaretela deribatuei behar den moduko astindua ematen; hala iruditu zitzaidan ostiraleko klasean.
Hemen daude ostegunean emandako deribatuen ariketa batzuk ebatzita. Taula batean daude eginda; lehenengo zutabean funtzioa eta bere deribatua pausoz pauso eginda eta eskumako zutabean erabilitako deribatuen taulako formulak:
Deribatuen ariketa ebatziak II

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira