"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

ZENBAKI LEHENAK

LIOUVILLEREN PROBLEMA

DERIBATUEN ERABILERAK

PROBLEMEN BILDUMAK

zenbakiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
zenbakiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020-08-30

 

Aritmetikaren meategian harribitxi disdiratsu ugari daude Matematikaren edertasunaren lekuko. Gaur aurkeztuko dugun harribitxi landua Joseph Liouville (1809-1882) matematikariari zor diogu. Liouvillek Matematikaren arlo askotan egin zuen lan: Zenbakien Teoria, Topologia Diferentziala, Analisi Konplexua, ... aipatzekoa da ere, zenbaki traszendenteen existentzia probatzen lehena izan zela. Beraz, ekarpen handiak egindakoa dugu matematikari frantziarra. Jarraian aztertuko dugun problema xumeago bada ere, ez zaio dizdira falta. Zenbakien arteko erlazio ederra bezain harrigarria utzi zigun Liouvillek, altxor txiki bat.


Zenbaki arrunten honako propietate harrigarri hau nahiko ezaguna da:


"1tik hasita ondoz ondoko zenbakien kuboen batura, zenbaki hauen baturaren karratua da"


Propietate hau (1+2+3+...+n) aldeko karratu batean adieraz daiteke irudian ikusten den eran:


➤Propitatearen frogapena

Jarraian erlazio honen frogapena indukzio matematikoaz:


Baina propietate hau ez da bakarrik egiaztatzen batetik hasita zenbaki arrunten segidekin, zenbaki arrunten multzoan badaude beste zenbaki familia batzuk  propietate honen jabe ere direnak. Liouvillek aztertu eta aurkitu zuen metodo orokor bat zenbaki hauek lortzeko. 

➤Liouvilleren aurkikuntza

N zenbaki osoa eta positiboaren zatitzaile bakoitzaren zatitzaile kopurua kalkulatu eta zerrendatzen badugu, zenbaki zerrenda honek propietatea betetzen du:

Nren zatitzaileak: {Z₁, Z₂, Z₃, ..., Zn}

Z₁ren zatitzaileen kopurua: a₁
Z₂ren zatitzaileen kopurua: a₂
Z₃ren zatitzaileen kopurua: a₃
..................................
Znren zatitzaileen kopurua: an

{a₁a₂a₃, ..., an} zenbaki multzoarekin propietatea egiaztatzen da:


Hona hemen adibide batzuk:

Adibide 1

2·3=6ren zatitzaileak: {1, 2, 3, 6}

6ren zatitzaileen zerrendako zatitzaileen zatitzaile kopurua:
1ren zatitzaileak {1}, kopurua: 1
2ren zatitzaileak {1, 2}, kopurua: 2
3ren zatitzaileak {1, 3}, kopurua: 2
6ren zatitzaileak {1, 2, 3, 6}, kopurua: 4

{1, 2, 2, 4} zenbaki multzoarekin ere propietatea betetzen da:


1+2+2+4 aldeko karratu marrazten badugu, propietatea geometrikoki ikus dezakegu:


Adibide 2

2²·3=12ren zatitzaileak :{1, 2, 3, 4, 6, 12}

12ren zatitzaileen zatitzaile kopurua:

1ren zatitzaileak {1}, kopurua: 1
2ren zatitzaileak {1, 2}, kopurua: 2
3ren zatitzaileak {1, 3}, kopurua: 2
4ren zatitzaileak {1, 2, 4}, kopurua: 3
6ren zatitzaileak {1, 2, 3, 6}, kopurua: 4
12ren zatitzaileak {1, 2, 3, 4, 6, 12}, kopurua: 6

{1, 2, 2, 3, 4, 6} zenbaki multzo honekin ere propietatea betetzen da:


Propietatea 1+2+2+3+4+6 aldea duen karratuan:


Adibide 3

5³=125ren zatitzaileak :{1, 5, 25, 125}

125ren zatitzaileen zatitzaile kopurua:

1ren zatitzaileak {1}, kopurua: 1
5ren zatitzaileak {1, 5}, kopurua: 2
25ren zatitzaileak {1, 2, 25}, kopurua: 3
125ren zatitzaileak {1, 5, 25, 125}, kopurua: 4

{1, 2, 3, 4} gorago frogatu dugun moduan propietatea egiaztatzen da:

Irudi batean adieraziz:

Adibide 4

2⁴=16ren zatitzaileak :{1, 2, 4, 8, 16}

16ren zatitzaileen zatitzaile kopurua:

1ren zatitzaileak {1}, kopurua: 1
2ren zatitzaileak {1, 2}, kopurua: 2
4ren zatitzaileak {1, 2, 4}, kopurua: 3
8ren zatitzaileak {1, 2, 4, 8}, kopurua: 4
16ren zatitzaileak {1, 2, 4, 8, 16}, kopurua: 5


{1, 2, 3, 4, 5} ondoz ondoko lehenengo bost zenbaki arrunt, beraz:


Propietatea geometrikoki 1+2+3+4+5 aldeko karratuan:


Adibide 5

3⁴=81ren zatitzaileak :{1, 3, 9, 27, 81}

81ren zatitzaileen zatitzaile kopurua:

1ren zatitzaileak {1}, kopurua: 1
3ren zatitzaileak {1, 3}, kopurua: 2
9ren zatitzaileak {1, 3, 9}, kopurua: 3
27ren zatitzaileak {1, 3, 9, 27}, kopurua: 4
81ren zatitzaileak {1, 3, 9, 27, 81}, kopurua: 5

Aurreko adibidean lortu den zerrenda bera dugu {1, 2, 3, 4, 5},  beraz:

 
 Zenbaki lehen baten berreketaren kasua: 

Hasierako zenbakia  zenbaki lehen baten potentzia bat denean (3, 4 eta 5 adibideak), zenbaki horren zatitzaileek duten zatitzaile kopurua, zenbaki arrunten segidak ematen digu: 1, 2, 3,...,n, n+1 

ren zatitzaileak :{1, p, p², p³, p⁴, ..., }

Zatitzaile hauen zatitzaile kopurua:

1ren zatitzaileak {1}, kopurua: 1
pren zatitzaileak {1p}, kopurua: 2
ren zatitzaileak {1, p, }, kopurua: 3
ren zatitzaileak {1p, }, kopurua: 4
···········································································
ren zatitzaileak {1p, , ..., }, kopurua: n+1

 zenbakiaren zatitzaileen zatitzaile kopuruek lehenengo (n+1) zenbaki arrunten zerrenda eratzen dute: {1, 2, 3, ...,n, n+1}

Beraz, zenbaki lehen baten berreketaren kasuan lehenengo (n+1) zenbaki arrunten segida lortzen da, eta hasieran indukzioz frogatu dugunez:



➤Kasu orokorra

Liouvillek aurkituriko lege orokorra enuntziatu eta indukzioz egiaztatuko dugu,




➤Zenbait kasuren azterketa. Klasean lantzeko proposamena

Liouvilleren problema ikasgelara eraman daiteke eta ikerketa bezala proposatu ikasleei. 

Liouvilleren problema

Aukeratu nahi duzun zenbakia (hasi zenbaki txikiekin) eta bere zatitzaile guztiak kalkulatu. Ondoren, zatitzaile bakoitzaren zatitzaileak kalkulatu eta idatzi zerrenda batean zatitzaile bakoitzak duen zatitzaile kopurua. Zerrenda honen balio guztiak batu eta baturaren karratua egin (1. emaitza). Zerrendako balio bakoitza ber hiru egin eta gero, kubo hauen batura kalkulatu (2. emaitza).
Konparatu bi emaitzak. Zer ikusten duzu? Aukeratu beste zenbaki batzuk eta egiaztatu lorturiko erlazioa. Ikertu gehiago.

Ikerketan sakontzeko, zenbakien faktore lehenetako deskonposizioa kontuan izango dugu: zenbat faktore lehen desberdin eta hauen anizkoitasuna (berretzailea), ea pautaren bat aurkitzen dugun. Ondoren, Liouvilleren zenbakiak lortzeko metodo azkarra eta zenbaki triangeluarrekin duten erlazioa ikertuko dugu:

  erako zenbakiak. n berretzailea aldaraziko dugu, beheko koadro honetan ikusten den bezala. Hainbat adibide aztertu ondoren, propietatea induzitu dezakete ikasleek. 


Erlazioa geometrikoki adierazteak problema aberasten du. Azaleren banaketa ez da bakarra, azalera bereko eta  perimetro berdineko eta desberdineko hainbat poligono daude, adibidez:


Bi zenbaki lehen desberdin ditu, baten berretzailea  beti 1 eta bestearena aldaraziz:


Hainbat zenbaki lehen desberdin, denak sinpleak:


Beste adibide batzuk ere azter daitezke.

Liouvilleren zenbaki zerrenda azkarrago lortzeko metodoa iradoki edo aipa diezaiekegu: zenbakiaren faktore lehen bakoitzaren zatitzaileen zatitzaile kopurua kalkulatu    ({1,2,3,...,n, n+1}) eta kopuruen zerrendak elkarren artean biderkatuz Liouvilleren zenbakiak izango ditugu, adibidez,



Honetan oinarrituta ikerketan sakonduko dugu. Erlazioaren alde batean zenbaki karratuak agertzen dira, Liouvilleren zenbakien baturaren karratua. Edozein zenbaki karratu sor daiteke Liouvilleren zenbakiekin? Zeintzuk dira posibleak? 5²=25 ager daiteke? Eta 6²=36? 18²=324? 12²=144?...
Azter dezagu adibide bat:


Adibide gehiagorekin konproba dezakegu Liouvilleren zenbakiak zenbaki triangeluarrak eratzen dituzten segiden arteko biderkadurek sortzen dituztela eta Liouvilleren zenbakien batura beti ere zenbaki triangeluar bat edo hainbat zenbaki triangeluarren biderkadura dela. 

Gogoratu n-garren zenbaki triangeluarra lehenengo n zenbaki arrunten batura dela:

Beraz, 5²=25 eta 12²=144 ezin dira agertu Liouvilleren erlazioan, 5 eta 12=3·4 ez direlako zenbaki triangeluarrak, ezta zenbaki triangeluarren biderkadura ere. Bai, ordea, 36=6²=(T₃)² eta 18²=(3·6)²=(T₂·T₃)²
N zenbakiaren faktore lehen bakoitzaren zatitzaileen zatitzaile kopuruen batura zenbaki triangeluarra denez, Liouvileren zenbakien batura zenbaki triangeluarren biderkadura da eta zenbaki triangeluar hauen ordena faktore lehen bakoitzaren 𝝰 berretzailea gehi bat da (𝝰+1):

Jarraian hiru adibide zenbaki triangeluar eta Liouvilleren zenbakien arteko erlazioa ikusteko:

Adibide 1
N=144 zenbakiaren Liouvileren zenbaki zerrenda kalkulatu eta hauen batura adierazi zenbaki triangeluarrak erabiliz.

144=2⁴·
2⁴➩zatitzaleen zatitzaile kopurua ➩ {1,2,3,4,5}
➩zatitzaleen zatitzaile kopurua ➩ {1,2,3}
{1,2,3,4,5} eta {1,2,3} elkarren artean biderkatuz Liovilleren zenbaki zerrenda dugu:
{1,2,3,4,5,2,4,6,8,10,3,6,9,12,15}

1+2+3+4+5+2+4+6+8+10+3+6+9+12+15=(1+2+3+4+5)(1+2+3)=
=T₅·T₃=15·6=90

1³+2³+3³+4³+5³+2³+4³+6³+8³+10³+3³+6³+9³+12³+15³= 8.100
(1+2+3+4+5+2+4+6+8+10+3+6+9+12+15)²=90²= 8.100


Adibide 2
Kalkulatu batura 54 ematen duen Liovillen zenbaki zerrenda, koprobatu erlazioa egiaztatzen dela eta idatzi N zenbakiaren faktorizazio mota.

54=3·3·6=T₂·T₂·T₃=(1+2)(1+2)(1+2+3)=(1+2)(1+2+3+2+4+6) =1+2+3+2+4+6+2+4+6+4+8+12

1³+2³+3³+2³+4³+6³+2³+4³+6³+4³+8³+12³= 2.916
(1+2+3+2+4+6+2+4+6+4+8+12)²=54²= 2.916

N=p·q·r² erako zenbakiari aurreko Liouvilleren zenbaki zerrenda dagokio. Adibidez: 3·7·11² ; 2·13·17² ; 5·2·3² ; ...


Adibide 3
Liouvilleren zenbakien batura zenbaki triangeluar baten potentzia izan dadin, zein izan behar da N zenbakiaren faktorizazio mota?

Zenbaki triangeluarra ber bi:
(T₂)²=T₂·T₂=(1+2)(1+2) ➩ N=p·q
(T₃)²=T₃·T₃=(1+2+3)(1+2+3) ➩ N=p²·q²
(T₄)²=T₄·T₄=(1+2+3+4)(1+2+3+4) ➩ N=p³·q³
........
(Tn-1)²=Tn-1·Tn-1=(1+2+...+n)(1+2+...+n) ➩ N=pⁿ·q

Zenbaki triangeluarra ber hiru:
(T₂)³=T₂·T₂·T₂=(1+2)(1+2)(1+2) ➩ N=p·q·r
(T₃)³=T₃·T₃·T₃=(1+2+3)(1+2+3)(1+2+3) ➩ N=p²·q²·r²
(T₄)³=T₄·T₄·T₄=(1+2+3+4)(1+2+3+4)(1+2+3+4) ➩ N=p³·q³·r³
........
(Tn+1)³=Tn+1·Tn+1·Tn+1=(1+2+...+n)(1+2+...+n)(1+2+...+n) ➩ N=pⁿ·qⁿ·r

Desberdinak diren N zenbakiaren faktore lehenen kopurua zenbaki triangeluarraren berretzaileak ematen du eta  faktore lehenen berretzailea zenbaki triangeluarraren ordena ken bat da.

❃❃❃

Problema honetan erabili behar izan diren eduki matematikoak oinarrizkoak dira: zenbaki baten deskonposizioa faktore lehenetan, zatitzaileak, zatitzaile kopurua, berreturak (karratuak eta kuboak), zenbaki arrunten segida, zenbaki triangeluarrak,... Honek  hainbat mailatan proposatzeko aukera ematen digu, baina, beti ere, ikaslearen mailari dagokion egokitzapenak eginez.
 
Problemaren testuingurua guztiz matematikoa izanda ere, hainbat kontzeptu, eduki, prozedura eta estrategia aplikatzeko aukera eskaintzen dio ikasleari; beraz, konpetentzia matematikoaren garapenarako problema egokia dugu gaurko hau. 

Aipatu beharra dago problemen ebazpenaren helburua ez dela emaitza zuzena lortzea besterik. Ahal den neurrian haruntzago joaten saiatuko gara: kasu partikularrak aztetu, galderak egin, konjeturak planteatu, problema zabaldu, problema berriak asmatu, hausnartu, arrazoitu, justifikatu eta orokortu; bi hitzetan: "Matematika Egin".

Amaitzeko George Polya gogora ekarriko dugu prolemen ebazpenari buruzko bere esaldi esanguratsu honekin:




Gaurko artikulu hau matematikaren bultzaitzaile aparta den eta laguna dudan J. M. Lopez Irastorzari eskaini nahi diot bereziki. Gure Liouville txikia, Matematikaren altxorren zaindari. 
Eskerrik asko!!
J. L. 


 

2018-04-07




Zenbaki lehenen multzoa infinitua al da? Bestela esanda, zenbaki lehenen multzoak maximorik al du?


Euclides matematikari greziarrak zenbaki lehenen multzoak ez zuela maximorik egiaztatu zuen; hau da, infinitua zela. Eskaini zigun egiaztapena dotorea da oso, harri bitxi bat.

Honako prozedura hau jarraitu zuen:


Demagun zenbaki lehen maximoa badagoela,

            2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, ..., p

zenbaki lehenen zerrenda da, p zenbaki lehen guztien artean handiena izanik.

Zerrendako zenbaki guztien biderkadurari unitate bat batuz, N zenbakia izango dugu:

                N = 2·3·5·7·11· ... ·p + 1

N zenbakia zati 2 eginez:


(2·3·5·7·11· ... ·p + 1)/2 = 3·5·7·11· ... ·p + 1/2


Hau da, N ez da 2gatik zatigarria.

Era berean egiazta daiteke N ez dela,

                3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, ..., p

zenbakien multiploa.
Hau dela eta, N zenbakia lehena da edo, lehena ez bada, zerrendan ez dagoen eta zerrendako zenbakiak baino handiagoa den zenbaki lehen bategatik zatigarria da nahitaez. 

Kasu batean zein bestean, p baino handiagoa den zenbaki lehen bat aurkitu dugu. Hau hasieran egindako suposizioaren aurka doa. 

Ondorioz, zenbaki lehenen multzoak ez du maximorik, infinitua da.


Évariste Galois matematikari gazteak esaten zuenez, zenbaki lehenen tauletan ez dago ordenarik, ezta auraurik ere.

Honako bideo honetan, zenbaki lehenak menderatu nahian edo, Eratostenesen bahea egiteko forma bitxia aurkezten da:
 







*****

2018-03-14


Hiru baino handiagoak diren zenbaki lehenen karratuak, 12ren multiploa gehi unitate bat direla diote.



Egia ote? Nola egiazta daiteke?







*****






*****

2017-10-09


Orixe ikastetxeko matematikako irakasleak hainbat truku ezagutzen ditu biderkadurak buruz egiteko. Eguneroko bizitza arruntean duen garrantziaz konturatuta, buruzko kalkulua azkar egiteko estrategiak garatu beharra dagoela uste izan du beti, konpetentzia numerikoa delakoa eta zenbakiekin trebetasuna eskuratzeko baliabide ezin hobea baita.

Gaur goizean ikasgelan sartzeaz bat hainbat biderkaketa idatzi ditu arbelean; ondoren, emaitzak buruz kalkulatu ditu instant batean:


43·47=2021;  61·69=4209;  38·32=1216;  75·75=5625;  23·27=621;....

Honela galdetu die ikaslei:

Biderkagaiak bi zifrako zenbakiak dira, baina ez edozein. Jarri zeuen arreta, alde batetik zenbakien hamarrekoen zifran eta bestetik, batekoen zifran. Zer ikusten da argi eta garbi?

Ikasleek berehala antzeman dute hamarrekoen zifra berdina eta batekoen batura 10 dela. Hala da, bi baldintza hauek egiaztatzen direnean balio du soilik metodo honek.

Emaitzari begira, erlazionatu honen azkeneko bi zifrak bidertutako zenbakien batekoen zifrekin eta lehenengo biak (batzuetan zifra hau bakarra izango da) zenbakien hamarrekoen zifrarekin. Zer erlazio dago?

Erlazioa hau aurkitzea ez zaie asko kosta:





Baina, matematikan sakontzea nahi izaten dugu, "zergatik?" galderari erantzutea nahi izaten dugu.

Zergatik funtzionatzen du metodo honek? Nola egiazta daiteke? Animatzen zara egiaztepena egitera? Oinarrizko aljebra aplikatu, eta listo!

(Gogoratu: ab = 10a + b  eta  ba = 10b + a)


2016-02-14





















 



*****

2015-11-21


Kontatzeko erabiltzen ditugun zenbakiek nolabaiteko magia ezkutua izaten dute beren baitan, banan-banan aztertzen direnean antzematen ez dena. Gizakien modura, beraien artean erlazionatu behar izaten dira magiaren disdira  ikusgarria antzemateko.

Ezusteko deigarri ugari eskaintzen dizkigute elkarrekin aurkezten zaizkigunean. 

Ondoren datorrena, horren adibide:






Eta oraingoan, karratura berretuta dauden zenbakien arteko diferentzia 2 denean:


 
 Eta diferentzia 3 denean:



 Orokorrean, diferentzia "d" bada:




Eta bukatzeko, lehenengoarekin lotura estua duen beste hau:






Aljebraren logikak berehalako batean egiaztatzen dizkigu erlazio hauek. Baina, holako argumento logiko-aljebraikoarekin benetan ulertzen dugu zenbakizko erlazio hauek gordetzen duten magia? 

Planteamendu geometrikoek hobeto azaltzen dituzte egoera hauek, agerian uzten baitute zergatia, barneko mamia. 

Bi argumentuak, aljebraikoa eta geometrikoa, analogoak badira ere; bigarrenak, lehenengoa azaltzen du.


Bideo honetan zenbakiak eta geometria lotzen dira goian ikusitako lehenengo eta azkeneko erlazioak azaltzeko:







*****

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira