Gaur 2.ebaluaketako errekuperazio azterketa duzue, ziur nago ondo baino hobeto egingo duzuela ikasle fin eta langile baitzarete. Aurreko azterketaren hildo beretik doa hau ere; badakizue galdera batzuk (ulermena) eta kalkuloa: deribatuak, limiteak, jarraitasuna eta asintotak.
Gogoratu ondo:
Gogoratu ondo:
- Deribatuaren definizioa x=a puntuan; hau da lim[f(a+h)-f(a)]/h h zerora doala.
- Funtzio baten deribatua emanik ad.: y'=4x^3 kalkulatu deribatu hori duten hiru funtzio y=x^4 (ixa ber lau) ; y=x^4 + 1 (ixa ber lau gehi bat); y=x^4 -1(ixa ber lau ken bat).
- Kalkulatu a-ren balioa funtzioa jarraia izan dadin.
- Limiteak: konjokatuaren metodoa eta polinomioen faktorketa.
- Asintota horizontala eta bertikalak: limf(x) x infinitura doala k zenbaki finitua bada, orduan y=k Asintota Horizontala eta limf(x) x a zenbakira hurbiltzen bada infinitura badoa x=a As. Bertikala.
- Deribatuak deribatu taularen bidez.
Zorte on denoi.

