Monikak bere lagunek idatzitako hiru zifrako bi zenbaki horien arteko kenketa egin du eta problema hau proposatu digu:
Irakasleak aukeratutako digituak eta Maialenek eta Saraik idatzitako zenbakiak ikusi gabe, jakin ahal dezakegu zein den bi zenbakion arteko diferentziaren batekoen zifra?
*****
Beno animatuko naiz problemaren nire ebazpena zein izango zen proposatzera:
ErantzunEzabatuJakin badezakegu zein izango den kenketa horren bateko zifra problema ebatzi aurretik, horren esan nahiko luke edozein kasuren erantzuna(kasu1) = erantzuna(kasu2) beharko lukeela.
Hortaz, bi multzo hartuta:
Adibidez:
M1{2,3,5,7,8} eta M2{1,2,4,6,9}
lehenengo kasuan
handiena: 87532
txikiena: 23578
kenketaren batekoa: ......4
bigarrengo kasuan
handiena: 96421
txikiena: 12469
kenketaren batekoa: ......2
kenketaren batekoa 1 (ezberdin) kenketaren batekoa 2
Edozein kasutan harturiko zenbaki altuena eta bajuenaren menpe dago bateko hori
Bateko zifra = 10 + zifra txikiena - zifra handiena
Espero det oker ez ibiltzea jeje
Ederto ebatzi duzu, baina enuntziatua aldatuz. Egia esan, zuk ulertu duzun moduan problemaren zailtasun maila handitu da, zuk nola ikusten duzu?
EzabatuEnuntziatuan zera esaten da: aukeratutako 5 zifrekin 3 zifrako zenbakirik handiena (5 horietatik 3 aukeratu) eta txikiena (5 horietatik 3 aukeratu) eraiki behar da (hiru zifrako zenbakia eta ez bostekoa). Zein izango da kasu honetan kenduraren batekoen zifra? Errazago, ezta?.
Problemak ebaztea elkarrekin oso aberasgarria da. Kasu honetan, zuk enuntziatua ulertu duzun moduan beste problema berri bat sortu duzu, problema originala bezain ederra dena.
Gaizki ulertzeak bere alde ona du, baita eskolan ere. Mila esker Beñat, zuk asmatu duzun problema gordeko dut hurrengo batean proposatzeko (agian aurten Batxilergoko ikasleei).
Beñatek egindako ebazpena jarraituz hau ikusten da:
ErantzunEzabatuM1{2,3,5,7,8} eta M2{1,2,4,6,9}
Lehenengo kasuan:
Handiena: 875
txikiena:235
Zenbakiak idazterakoan argi dago zenbaki handienaren batekoa eta txikenaren batekoa berdinak direla; beraz, kenketaren batekoa 0 izango da beti.
Ondo nabil?
Ondo dagoen galdetu duzu, klikatu hemen hitzaren gainean:
EzabatuHEMEN
Ederto!! Mila esker
Nik ere Arantzaren bidetik jarraitu dut hau ebazteko.
EzabatuDBHko 2-3. mailetan proposatuko nuke.
Beñatek planteatu duen modua dezente zailagoa eta bilaketa lan handiak¡gokoa iruditu zait, oso interesgarria. Berak azaldutakoa ikusi gabe ez dakit ebazterik lortuko nuken.
Arantzaren ebazpenarekin ados!
EzabatuNik ere DBHko 2. mailarako planteatuko nuke. Probleman laguntza bezala, esango nieke bost zenbakiko bi partiketa egiteko eta hortik abiatzeko...
Ederto Iñigo!! nik ere DBH 2. mailarako egokia ikusten dut, hortik aurrerako mailetan ere proposatu daiteke, noski!
ErantzunEzabatuEskerrik asko
Badirudi beti gertatzen dela 5 zifren artean, zenbaki handiena eta txikiena eraikitzerakoan, batekoen zifra berbera izango dela (erdiko zifra baita), eta beraz, beraien arteko diferentzia zero izango dela.
ErantzunEzabatu2. zein 3. mailentzako aproposa iruditzen zait. Ikasleek beraien kabuz pentsatu dezaten buruketa polita.
Oso ondo Igor.
EzabatuNik uste dut 1. eta baita 2. zikloan ere erabilgarria dela, zebakikuntza sistemaren ezagutza lantzen baita eta zenbakiak trebetasunez erabiltzeko konpetentzia. Problema hau eredutzat hartuta, beste problema batzuk asma eta proposa ditzakegu; baita ikasleek ere.
Eskerrik asko!!
Nik arantzaren bidea jarraitu dut. Ikus daiteke zenbaki handiaren eta txikieranren arteko kenektaren batekoa beti 0 izango dela.
ErantzunEzabatuIkalseentzako buruketa egokia.
Oso ondo Izaro!!
EzabatuProblema hau aberastu daiteke, antzeko problemak asmatuz.
Eskerrik asko!
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuNik ere aurrekoekin bat egiten dut, batekoen zifra beti 0 baita.
ErantzunEzabatuDBH 2 eta 3. mailetako ikasleei proposatuko nieke problema hau.
Eskerrik asko Unai.
Ezabatu