Gaurko egunez eta lehenengo aldiz argia ikusten duen Blog honek, bereziki, ikasleak matematikaren munduan beldur barik murgiltzea du helburu. Bi bide jorratuko ditugu: alde batetik gelan lantzen diren gaiak; era batera esateko "matematika formala", eta bestetik matematikaren aurpegi informalagoa; hau da, jokoak, bitxikeriak, historia apur bat, buruari hazka egiteko problemak, eta abar.
Denbora beti dugu aitzaki, eta kasu honetan ere berak, denborak, aginduko du. Ea astirik izaten dudan behar den moduan zaintzeko jaioberri hau. Saiatuko naiz eguneratzen bloga.
Bertand Russell-ek, XX. mendeko filosofo, matematiko eta idazle ezagunak bere biografian eta gaztaroan izandako krisi pertsonala gogoratzen zuen bitartean honela zioen:
"Zelaia zeharkatu eta New Southgaterantz zihoan bidezidor bat zen, haraino joateko ohitura neukan Eguzkia nola abailtzen zen ikustera eta, bide-batez, suizidioan pentsatu egiten nuen. Baina azkenean ez nuen neure buruaz beste egin , matematika gehiago nahi nuelako jakin."
Matematikarako jakin-nahi horrek salbatu zuen Russell, ilusioa eta bizitzeko gogoa berreskuratuz. Kasu hau berezia eta ez ohizkoa bada ere, esan beharra dago Matematikak baduela xarma erakarri bat, edozein sorgintzeko gai dena. Utzi zu ere sorgintzen, ireki iezazkiozu zure arimaren ateak, ez zara inoiz ere damutuko. Beno, agian nahikoa litzateke zirrikitu ñimiño bat uztea izpi solte batzuk sar daitezen; berotasuna nabarituko duzu.
2010-02-05
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Orriak
Popular Posts
-
Hiru lagunen artean litro bateko 21 botila banatu behar dira. 7 botila likidoz goraino daude beteta, 7 erdirarte bakarrik eta 7 hu...
-
Irudiko laukizuzenaren AC diagonalaren gainean P eta Q puntuak aukeratu dira, halako moldez non AQ = QP = PC = 1 egiaztatzen den. AQD eta ...
-
Odoren proposatzen den problema benetan ederra da, daturen bat falta zaigularen sentsasioa uzten diguten horietakoa da. Baina ez, behar di...
-
Matematikako irakasleak {1,2,3,4,5,6,7,8,9} digituen artean bost aukeratu ditu. Maialenek bost digitu horietatik hiru erabiliz hiru zifr...
-
Irudiko forma duen alanbre baten gainean txingurri batek ibilbide bat egin behar du: Ibilbidea markatuta agertzen diren 9 puntuet...
Matematikako Webguneak
ESALDIAK
"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)
Kaixo José Luís
ErantzunEzabatuMe parece muy interesante tu visión de las "mates" espero que este blog tenga una larga vida
Mikel