Anttonek eta Martinek oraintxe ezagutu dute Ixabel eta bere urtebetetze eguna noiz den jakin nahi dute.
Isabelek hamar aukera eman dizkie:
Maiatzaren 15a, 16a edo 19a.
Ekainaren 17a edo 18a.
Uztailaren 14a edo 16a.
Abuztuaren 14a, 15a edo 17a.
Ixabelek Anttoni urtebetetze hilabetea esan dio eta Martini eguna.
• Antton: Ez dakit noiz den Isabelen urtebetetzea, Martinek ere ez dakiela badakit.
• Martin: Hasieran ez nekien noiz zen Isabelen urtebetetzea, baina orain badakit.
• Antton: Orduan orain nik ere badakit.
Noiz da Ixabelen urtebetetze eguna?
Oharra: Gaurkoa Asia eta Singapurren ospatu diren azkeneko olinpiadetan jarritako eta egun hauetan sare sozialetan oso ezaguna egin den problemaren euskal bertsioa da.
Uztailak 16 ez da?
ErantzunEzabatuPiskat korapilatsua azaltzeko...
Ederto! Uztailaren 16a da.
ErantzunEzabatuAzaltzea ez da erraza. Soluzioa ematen dut, baina ez dakit ondo ulertzen den.
DBHko Singapur-ko olinpiadetan ipinitakoa da, larregikoa iruditzen zait adin horretarako.