Problema
ABCD laukizuzenaren AD aldea 2 cm.
FG, HI, JK eta LD segmentuak denak berdinak, 1 cm.
Zein da grisez margotutako zatiaren azalera?
Mugitu E puntua
Laguntza
Geogebraren laguntzaz argiago ikus daiteke lau hirukien azaleraren eta laukizuzenaren elementu baten arteko erlazioa:
Mugitu E puntua
************
Oso polita, Jose Luis, oinarrizko kontzeptuiekin ebatzi daiteken problema baina ez berehalakoa ezta? Eskerrik asko!
ErantzunEzabatuEz da berehalakoan ikusten den horietakoa, hain zuzen horregatik da benetako problema bat, pentsa arazten du, denbora eskatzen du,...akaberan nolabaiteko harridura sortzen du. "Sencillo pero no simple".
ErantzunEzabatuEz pentsa nik asmatu dudanik, problema hau Brasilgo olinpiadetakoa da; problema oso, oso onak daude:
http://www.obmep.org.br/banco.htm
http://www.obmep.org.br/provas.htm
http://www.obm.org.br/opencms/provas_gabaritos/index.html
Problema geometriko polita bai. Hasieran badirudi azalera hartzen den altueraren menpe egonen dela, baina gero sorpresa! hala ez dela ikusten da. Ona ikasleek buruari eragin diezaioten.
ErantzunEzabatuAurreko urtean matematikako Eduardo Chillida olinoiadetako bat datorkit burura, nire blogean argitaratuta dagoena. Antzerako kontzeptuekin jokatzen du.
http://problementxokoa.blogspot.com.es/2017/09/iaz-matematika-mintegiko-kide-izatea.html
Kaixo, ezin dut geogebrako laguntza ireki. 2cm karratu da erantzuna? eskerrik asko
ErantzunEzabatu