A
Irudiko bidea itxia da. Bertan puntu bat ikusten da.
Puntua bide itxiaren barruan ala kanpoan dago?
B
Hurrengo kasuan erabilitako diseinuaren tamainagatik ezin izan dugu bide itxia oso osorik marraztu.
Non dago orain puntua, barruan ala kanpoan?
Eman dezakezu azalpen bat?
SOLUZIOA
******
A barruan.
ErantzunEzabatuB kanpoan.
nire koloredun azalpena: http://postimg.org/image/ttpooqj05/
Marrazkia eta guztiz! Fenomeno!
EzabatuBigarrenean, imaginatu soka luze-luzea muturrak lotuta dituena. Argazkia atera diogu, baina zati bat ezabatu da.
Hala ere, bi emaitzek itxura ona dute.
Mila esker
Kaixo iñaki, zurekin nago eman dituzun erantzunekin, barruan dago A kasukoa, eta kanpoan B kasukoa marrazkiak oso esanguratsuak dira. Pentsatuta nuen irudiak ireki eta koloreztatzea puntua zegoen tokia. Pantaila kolorez betetzen bazen, kanpoan zegoela seinale, eta ez bazen hau gertatzen kontrakoa. Zure iruditaz aprobetxatu naiz jaja, gainera, etxean MAC batekin lana egiten det eta oso gaizki moldatzen naiz irudi editoreekin.
EzabatuZu bai azkarra! Ze tresnarekin margotu duzu irudia?
EzabatuBidea kurba itxia eta sinple, hau da, gurutzatu barik.
EzabatuEgon daiteke beste estrategiaren bat puntua kanpoan edo barruan dagoen ziurtatzeko?
Pentsatu herrialde baten mugan zaudetela, kanpokaldean. Zer egin behar da barrura sartzeko? eta irtetzeko? eta berriz barrura?.........eta berriz kanpora? eta berriz barrura?..... Pila bat aldiz, erdi zorabiatuta zaude, baina kanpotik hasita kontatu duzu zenbat sartu-urten egin duzun. Nola dakizu non zauden?
Oraingo honetan ez dut gehiegi pentsatu behar izan… :-)
EzabatuAbantaila neukan, saio presentzialean egon nintzen eta erantzuna bertan eman ziguten…
Herrialde baten mugaren adibidearekin jarraituz, kanpokaldean gaudelarik, muga behin pasaz gero barruan geundeke, bi aldiz pasaz gero kanpoan, hiru aldiz pasaz gero berriz barruan…
KANPOTIK abiatuz (Barrukaldetik abiatuz alderantziz):
- "zenbaki bakoiti hainbat aldiz"muga pasatuz gero: BARRUAN
- "zenbaki bikoiti hainbat aldiz" muga pasatuz gero: KANPOAN
Ederto Aloña!
EzabatuAbantaila txiki bat izan dozu, baina oso ondo azaldu diguzu, primeran esango nuke nik.
Mila esker.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuA puntua bide itxiaren barruan dago.
EzabatuB ez dut oso ondo ulertzen. Bide itxia oso osorik ikusten ez badugu...asmatu behar izango ditugu posibleak diren kasuak?
Kaixo;
ErantzunEzabatuNire ustez A irudia itxia da puntuarekiko. B irudia, berriz, irekia.
Kaixo Gontzal,
EzabatuOso ederki!
Mila esker
B irudia errazago egin zait kanpoan zela ikustea, eta A irudian zalantzak nituen. Iñakik bidalitako soluzioak hala ere garbi erakusten du barruan dagoela.
ErantzunEzabatuKaixo nahikaraeñaut,
EzabatuOso oso ondo!
Bai, B kanpoan eta A barruan. Iñaki artista bat da, marrazkia margotuta eta guztiz bidali digu.
Helbide honetan, erderaz baina oso era erakargarrian azaltzen digute problema hau:
http://mati.naukas.com/2012/06/20/ha-caido-dentro-o-fuera/
Mila esker parte hartzeagatik eta segi!