Bankuko zuzendariak txanponez betetako bost kutxa jaso ditu gaur goizean. Txanpon guztiak balio berekoak dira eta bakoitzak 10 gramoko pisua du.
Bat-batean dei bat jaso du zentraletik kutxa batek txanpon faltsuak dituela esanez. Kutxa faltsuko txanponak 11 gramokoak dira.
Zuzendaria langilei problemak proposatzea izugarri gustatzen zaio eta oraingoan ere ez du aukerarik galdu. Kutxazainari gertatutakoa azaldu eta gero, honela esan dio:
"Pisaldi bakarrarekin esaten badidazu zein den kutxa faltsua aste beteko oporraldia izango duzu opari".
Lagundu esaiozu kutxazainari 11 gramoko txanponak dituen kutxa aurkitzen pisua behin bakarrik erabiliz.
SOLUZIOA
Erregearen txanponak
ErantzunEzabatuErregeak urtero 30 morroiri urrezko 30 txanpon kobratzen dizkie zerga bezala, gero elefante ehizan joateko. Morroietako batek baina, beti 9 gramoko txanponak ematen dizkio 10 gramokoak eman beharrean legeak agintzen duen bezala.
Erregeak ez daki nola egin jakiteko pisualdi bakar batean, nork engainatzen duen. Jakingo zenuke zuk nola egin pisualdi bakar batean, aurkitzeko zein den 9 gramo txanponak ematen dituena?
Oso enuntziatu polita. Publikatu zure blogean.
EzabatuEskerrik asko
Nik bost kutxa bakoitzetik txanpon bat aterako nituzke, bat bestaren gainean ipini, torre baten modura eta hauek pisuan jarriko nituzke, 51gm pisatuko lukete.
ErantzunEzabatuJarraian banan bana kentzen joango nintzateke txanponak kentzen, horrela jakingo genuke zein txanpon den 11gmkoa eta ondorioz zein kutxa den faltsua.
CSI asko kusten det jajajaja.
Eta kendu ahala poltsikora, ezta? Hi bai argia.
EzabatuOso erantzun polita.
Mila esker.
Zin dagit poltsikora pegatu zitzaidala.
EzabatuBaiiii, atera dut. Hau poza, hau... egia izango da problema batean, asko pentsatu eta gero, erantzuna aurkitzeak "subidon" ematen duela? oso problema polita bai...
ErantzunEzabatuEz dut nire erantzuna esango pena ematen baitit besteei problema hau asmatzeko aukera kentzea...
Pista bat: 11ren multiploak
Ah! Kutxak ireki daitezke eta txanponak atera, ez da? Eta kutxetan gutxienez 5 txanpon daudela esan beharko...
ErantzunEzabatuKutxak ireki daitezke eta nahi beste txanpon hartu. Bankuetara iristen diren kutxetan 5 txanpon baino gehiago egoten dira, noski! Eta faltsua den kutxako txanpon guztiak 11 gramokoak dira.
Ezabatu"Aupa el subidón". Ulertzen dizut Gontzal, ni ere hala sentitzen naiz problema bat ebazten dudanean.
Datorren astean animau eta partekatu zure soluzioa.
Gero arte txapeldun.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuBeno erantzuna jarriko dut.
ErantzunEzabatuKuxetatik txanponak aterako ditugu modu honetan:
1go kutxatik txanpon bat.
2. kutxatik 2 txanpon.
3. kutxatik 3 txanpon.
4. kutxatik 4 txanpon.
5. kutxatik 5 txanpon.
Guztira 15 txanpon.
Pisaldiak emango duen kantitatea aukera hauek izango ditu:
1go kutxako txanponak faltsuak izanez gero 151 g
2. kutxako txanponak faltsuak izanez gero 152 g
3. kutxako txanponak faltsuak izanez gero 153 g
4. kutxako txanponak faltsuak izanez gero 154 g
5. kutxako txanponak faltsuak izanez gero 155 g
Ederto artista!!
ErantzunEzabatuPrimeran azaldu duzu.
Beste aukera bat da 1go kutxatik 0 txanpon, 2. kutxatik 1,...
Mila esker Gontzal.