AC eta BD marra etenak jarraituz 30 cm luze eta 20 cm zabal den laikizuzen formako orria lau zatitatan banatu dugu; era horretan neurri bereko bi triangelu eta bi pentagono lortu ditugu. AC eta BD segmentuak luzera berekoak dira eta laukizuzenaren zentroan ebakitzen dute elkar angelu zuzena eratuz.
- Zein da AB segmentuaren luzera?
- Zenbatekoa da triangeluen azalera? eta petagonoena?
- Bi triangelu eta bi pentagonoekin erdian hutsune bat duen karratua eraiki daiteke (ikusi (2) irudia). Zein da hutsunearen azalera?
Hemen uzten dizut soluzio proposatua. Saia zaitez begiratu gabe ebazten, baina nahi duzunean klikatu ikusteko ea ados zauden edo bestelako ebazpideren bat proposatzen duzun.
![]() |
*****
Nik geometriarekin gehiegi aritu gabe atera diot soluzioa problemari. Pitagorasen teoremaren bitartez egiazta dezakegu AB eta BC distantziak berdinak direla.
ErantzunEzabatuDBHn planteatzeko modukoa da. 2 edo 3. mailan jarriko nuke ikus dezaten modu desberdinetan ebaz daitekeela dakizkiten erramintak erabiliz.
Esteka honetan utzi dut soluzioa:
https://problementxokoa.blogspot.com.es/2017/10/eginmatematika-orriaren-zatiak.html
Eskerrik asko. San Pitagorasen laguntzaz problema hau maisuki ebatzi duzu. Teorema honek geometriako problema ugari ebazten ditu. Aupa Pitagoras!! ;-)
ErantzunEzabatuNire ebazpena hurrengo linkan. Ikusten dudanez, zuenaren antzekoa da, baina zuenak ikusi gabe egin dut.
ErantzunEzabatuhttps://drive.google.com/open?id=0B4oIj300zPTOOXpmRnRjdFJvRTA
Bestalde, nik problema hau 3. DBHn planteatuko nuke, Pitagorasen Teorema ondo barneratuta dutelako. 2. mailan uste dut kostatuko litzaiekela
Eskerrik asko Enara. Ez da ondo ikusten bidali duzun lotura, zerbait falta da. Baina, ulertzen dut nola egin duzun Pitagorasen teoremaz, ok, ederki!!
Ezabatu