Hona hemen, probabilitate problema polit bat. Probabilitate geometrikoa lagungarri gerta dakizueke problema honetan.
PROBLEMA
Segmentu batean (edozein luzeratakoa, nahi bada unitate batekoa) zoriz bi puntu aukeratuko ditugu, eta honela segmentua hiru zatitan banatuta geratuko da. Ondoren, zatiekin triangelu bat eraikitzen saiatuko gara.
Argi dago aukeratutako puntuen arabera ez dela kasu guztietan posible izango triangelua lortzea.
Zein da hiru zatiekin triangelu bat eraiki ahal izateko izango dugun probabilitatea?
*****
Hona hemen nik egindakoa https://www.geogebra.org/m/pzqkandc
ErantzunEzabatu