"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2018-12-17




Hemen doakizue Adrian Paenzak bere problemetako liburu batean proposaturiko estrategiazo joko polit bat.


Xake taula, dorre bat eta apur bat pentsatzea besterik ez dugu behar.



Hauek dira jokoaren arauak:

Bi jokalari: A eta B.
A jokalariak aurreneko mugimendua egingo du, ondoren B-k mugituko du.
Hasieran dorrea taulako behe-ezkerreko laukian dago.
Baimendutako mugimenduak: gora eta eskuinera.
Mugimendu bakoitzean nahi beste lauki gora ala eskumara mugitzea aukeratu behar da.
Helburua goi-eskuineko laukira iristea.
Txandaka mugituko dute dorrea: A jokalaria hasiko da.
 Bere txandan goi-eskuinean dagoen lauki beltzera iristen denak jokoa irabaziko du.



Hauxe jakin nahi da:

➤ Ba al dago beti irabazteko estrategiarik? 

➤ Hala bada, nork dauka estrategia irabazlea, A lehenengo jokalariak ala B bigarrenak?







♜♜♜♜♜ 

5 iruzkin:

  1. B jokalaria beti irabaziko dute

    ErantzunEzabatu
  2. Linea diagonal beltza ez ezik, beste lauki guztiak sahiestu egin behar dira.

    ErantzunEzabatu
  3. Guk lehen mugimendua egiten dugunez, ezin da dorrea linea diagonal beltzan jartzea. Baina dorrea mugitu ondoren, B jokalaria dorrea linea diagonal beltzan jartzeko aukera edukiko du beti.

    ErantzunEzabatu
  4. Espero dut honek nota igotzea.

    ErantzunEzabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira