2016-02-14
By Egin Matematika on otsaila 14, 2016
Posted in geometria, problemen ebazpena, zenbakiak | 2 comments
2016-01-25
By Egin Matematika on urtarrila 25, 2016
Adibide 1
- 70 bostaren multiploa da
- 0-z amaitzen diren zenbakiak 5aren multiploak dira.
(1) proposizio partikularretik egiazkoa den (2) proposizio orokorra ondorioztatu da.
Adibide 2
- 70 bostaren multiploa da
- Bi zifrako zenbaki guztiak 5aren multiploak dira.
Nola jokatu beharko genuke indukzioa aplikatzerakoan gezurrezko ondorioak ekiditzeko?
Erantzuna Indukzio Finituaren edo Indukzio Matematikoaren Printzipioak ematen digu. Metodo honek honela dio:
Izan bedi N zenbaki arrunten multzoan definituriko propietatea edo proposizioa: P(n). Aipatutako propietatea n zenbaki arrunt guztietarako egiaztatzen da baldin ondorengo bi baldintzak betetzen badira:
- P(n) egia da n=1 denean.
- Edozein n=k izanik, P(k) egiazkoa izateak (hipotesia), P(k+1) ere egia izatea dakar (tesia).
Aurreko baldintza bakoitzak bere esanahi propioa du. Lehenengo baldintzak indukzioarako oinarria ezartzen duen bitartean, bigarrenak orokortzeko justifikazioa ematen digu.
Lehenengo baldintza egiaztatu ezean, ez dago indukzio metodoa aplikatzerik oinarria falta delako. Bestela, "n = n +1, edozein zenbaki arrunt bere hurrengoaren berdina da" moduko baieztapen absurdoa egiaztatu ahal izango genuke:
n = k kasurako k = k + 1 egia dela suposatuko dugu. Bi aldeetan 1 batuz, k + 1 = k + 2; hau da, n = k + 1 kasuan ere egiaztatzen da. Beraz, hasierako baiztapena "egia" da ("Zenbaki arrunt guztiak berdinak dira").
Bestetik, lehenengo baldintza betetzen bada eta bigarrena ez; orduan, nahiz eta idukzioa aplikatzeko oinarrik egon, ez dago orokortzeko justifikaziorik.
Leonard Eulerrek zenbaki lehenak sortzen zituen P(n) = n^2 +n +41 polinomioa aurkitu zuen. Orduan, pentsa daiteke adierazpen honek zenbaki lehenak sortuko dituela n arrunt guztietarako. Hala da n-ren lekuan 0, 1, 2, 3,... eta 39 ordezkatzerakoan, zenbaki lehenak sortzen ditu. Baina, n = 40 denean zenbaki konposatua (P(40) = 1.681 = 41·41) ematen du.
Hau da, kasu partikularrek indukziorako oinarria finkatzen dute, baina ez dute inolaz ere justifikatzen lege orokor bat ondorioztatzerik.
Teoremaren lehenengo baldintzan n-ri "1" balioa emanez hasi gara; baina, hau ez da derrigorra. Nahitaezko dena da emandako proposizioa lehenengo elementu (n0) baterako egia izatea, indukzio prozesuak hasiera izan dezan. Beraz, n0 izan daiteke 1, 5, 20, 100,..., baita 0 eta negatiboa ere.
Indukzioaren printzioioa aplikatu ahal izateko ondo ordenatua den multzo bat bat behar da; hau da, ordenatua eta elementu minimoa izan behar du. Adibidez, 3 baino handiagoak diren zenbaki arrunten multzoa, zenbaki bakoitien multzoa, bostaren multiploak, etabar.
Aznenik, zenbait kasutan Indukzio Metodoaren baliokidea den aldaera bat erabili ohi da, Indukzio Metodo Osoa edo Indukzio Matematiko Sendoa. Metodo honetan, indukzioaren oinarrian lehenengo kasua (n0) baino kasu gehiago egiaztatu beharko dugu eta pauso induktiboan edo hipotesis induktiboan P(n0), P(n0+1), P(n0+2),..., P(k-1) eta P(k) egia direla suposatuko dugu.
Honela enuntzia daiteke:
Izan bedi P(n) proposizioa, non n zenbaki osoa eta positiboa den. Gainera, bitez n0 eta n1 (n0 = n1 edo n0 txikiago n1 ) bi zenbaki, biak osoak eta positiboak. Orduan:
Hona hemen adibide batzuk:
Bukatzeko, aurreko sarrera batean proposatutako "bi koloreen problema" eta beronen egiaztapena indukzioaren laguntzaz.
Hau da, kasu partikularrek indukziorako oinarria finkatzen dute, baina ez dute inolaz ere justifikatzen lege orokor bat ondorioztatzerik.
Teoremaren lehenengo baldintzan n-ri "1" balioa emanez hasi gara; baina, hau ez da derrigorra. Nahitaezko dena da emandako proposizioa lehenengo elementu (n0) baterako egia izatea, indukzio prozesuak hasiera izan dezan. Beraz, n0 izan daiteke 1, 5, 20, 100,..., baita 0 eta negatiboa ere.
Indukzioaren printzioioa aplikatu ahal izateko ondo ordenatua den multzo bat bat behar da; hau da, ordenatua eta elementu minimoa izan behar du. Adibidez, 3 baino handiagoak diren zenbaki arrunten multzoa, zenbaki bakoitien multzoa, bostaren multiploak, etabar.
Aznenik, zenbait kasutan Indukzio Metodoaren baliokidea den aldaera bat erabili ohi da, Indukzio Metodo Osoa edo Indukzio Matematiko Sendoa. Metodo honetan, indukzioaren oinarrian lehenengo kasua (n0) baino kasu gehiago egiaztatu beharko dugu eta pauso induktiboan edo hipotesis induktiboan P(n0), P(n0+1), P(n0+2),..., P(k-1) eta P(k) egia direla suposatuko dugu.
Honela enuntzia daiteke:
Izan bedi P(n) proposizioa, non n zenbaki osoa eta positiboa den. Gainera, bitez n0 eta n1 (n0 = n1 edo n0 txikiago n1 ) bi zenbaki, biak osoak eta positiboak. Orduan:
- Baldin, P(n0), P(n0+1), P(n0+2),..., P(n1-1) eta P(n1) egia badira.
- Eta edozein n=k handiago edo berdin n1 izanik, P(n0), P(n0+1), P(n0+2),..., P(k-1) eta P(k) egiazkoak izateak, P(k+1) ere egia izatea baldin badakar.
Hona hemen adibide batzuk:
Bukatzeko, aurreko sarrera batean proposatutako "bi koloreen problema" eta beronen egiaztapena indukzioaren laguntzaz.
BI KOLOREEN PROBLEMA
Marraztu orri batean nahi beste zuzen; argi dago,zuzen kopuru finitoa izango dugula. Adibidez,
Hainbat eskualdetan geratu da banatu orria. Mapa baten antzera eskualde bakoitza herrialde bat da. Bi kolore (gorria eta berdea) erabiliko ditugu mapa hau koloreztatzeko, baina baldintza bati jarraituz: muga zati bat (puntu bat ez da muga zatia) partekatzen duten herrialdeen kolorea desberdina izatea nahi da.
Gure adibidean, margotzeko era bat ondorengoa da:
Posiblea al da margotzea jarritako baldintza errespetatuz?
Nola?
Baiezko
kasuan, bururatzen al zaizu estrategia edo prozedura bat, pausoz-pausoz
jarraituta helburua lortzea ahalbideratuko duena?
Egiaztapena
- n=1 denean, hau da zuzen bakar bat marrazten bada, orria bi zatitan banatuta geratzen da; argi dagoenez, bi eremuak kolore desberdinez margotu daitezke.
- Demagun n=k zuzen marraztuta daudenean eremuak margotu ditzakegula eskatutako baldintzak errespetatuz (hipotesia).
- n=k+1 zuzenekin ea posiblea ote den nahi dugu egiaztatu (tesia).
Egiaztapena burutzeko ondorengo pausoak emango ditugu:
- Hasiera batean k+1 zuzen marraztuko ditugu.
- Ondoren, zuzen bat ezabatuko dugu (edozein).
- Oraingoan, k zuzen daude eta hipotesiz koloreztatu dezakegu eskaturiko baldintzen arabera. Margotu eremuak.
- Lehen ezabatutako zuzena berriz marraztu. Azken zuzen honek orri osoa bi zatitan banatzen du.
- Zati batean dauden eremu itxi guztien kolorea aldatu (gorria berdez eta alderantziz)
- Beste zatiko koloreak utzi aldatu barik.
- Amaitu dugu, k+1 zuzenekin ere orria margotu dezakegu eskaturiko baldintzak errespetatuz.
Posted in Indukzioa, problemen ebazpena | No comments
2015-11-21
By Egin Matematika on azaroa 21, 2015
Kontatzeko erabiltzen ditugun zenbakiek nolabaiteko magia ezkutua izaten dute beren baitan, banan-banan aztertzen direnean antzematen ez dena. Gizakien modura, beraien artean erlazionatu behar izaten dira magiaren disdira ikusgarria antzemateko.
Ezusteko deigarri ugari eskaintzen dizkigute elkarrekin aurkezten zaizkigunean.
Ondoren datorrena, horren adibide:
Eta oraingoan, karratura berretuta dauden zenbakien arteko diferentzia 2 denean:
Eta diferentzia 3 denean:
Orokorrean, diferentzia "d" bada:
Eta bukatzeko, lehenengoarekin lotura estua duen beste hau:
Aljebraren logikak berehalako batean egiaztatzen dizkigu erlazio hauek. Baina, holako argumento logiko-aljebraikoarekin benetan ulertzen dugu zenbakizko erlazio hauek gordetzen duten magia?
Planteamendu geometrikoek hobeto azaltzen dituzte egoera hauek, agerian uzten baitute zergatia, barneko mamia.
Bi argumentuak, aljebraikoa eta geometrikoa, analogoak badira ere; bigarrenak, lehenengoa azaltzen du.
Bideo honetan zenbakiak eta geometria lotzen dira goian ikusitako lehenengo eta azkeneko erlazioak azaltzeko:
*****
Posted in Bideo, geometria, matematika tailerra, zenbakiak | No comments
2015-10-25
By Egin Matematika on urria 25, 2015
"Hexagonotik hexagonora" bi pertsonendako jokoa da. Irudiko taula hexagonala, fitxa bat eta jolasteko gogoa besterik ez da behar,
Hasieran, sarrerako hexagonoan fitxa bat kokatzen da.Txandaka jokalariek fitxa hau eskumaruntz aurreratuko dute ondoko hexagono batera, horizontalean edo diagonalean. Hexagonoak margotu ditugu argiago ikusteko eta fletxak baimendutako mugimenduak adierazteko:
Irteerara lehenengo iristen dena irabazlea izango da.
Ba al dago irabazteko estrategiarik? Zeinek dauka abantaila, lehenengo ala bigarren jokalariak? Nola jokatu behar du beti irabazteko?
Antzematen al duzu antzekotasukik "Hogeiak irabazten du" jokoarekin?
Azalpena
Jokoarekin apur bat praktikatzen bada, berehala konturatuko gara lehenengo jokalariak abantaila duela eta zeintzu diren posizio irabazleak. Berdez margotutako hexagonoek garaipena ekarriko diote lehenengo jokalariari.
- A jokalariak erdiko hexagono berdean.
- B jokalariak grisez dagoen hexagono batean (erdikoa, goikoa ala behekoa).
- A-k berdez dagoen goiko ala behekoan (aurreko pausoan B-k egindako mugimenduaren arabera).
- B-k erdiko horian, goiko grisean ala behekoan.
- A-k erdian.
- .............
- Horrela, azkeneko mugimenduan, A-k irabazten du.
Begibistakoa ez bada ere, funtsean joko hau eta "Hogeiak irabazten du" baliokideak dira. Baliokidetasunaz jabetzeko, hexagonoak zenbakituko ditugu irudian ikusten den eran.
Zenbakien esanahia, hauxe da:
- Sarreran 20 fitxa.
- A jokalariak 2 fitxa hartu eta soberan dauden 18ak lerro bereko ondoko hexagonoan uztiko ditu.
- B-k 1 edo 2 fitxa har ditzake. 2 hartzen baditu, beste 16ak lerro bereko ondoko hexagonoan utziko ditu. 1 hartuz gero, beste 17ak goian ala behean.
- A-k fitxa bat hartuko du aurreko jokaldian B-k 2 hartu baditu eta alderantziz. Soberan dauden 15 fitxak goi edo beheko hexagonoan utziko ditu.
- ................
Laburtuz, 3 lerro daude, lerro berean jarraitzen bada 2 fitxa hartu eta lerroz aldatzen bada fitxa 1.
Klikatu HEMEN (tableroak PDF-an).
*****
Posted in jokua, problemen ebazpena | No comments
2015-10-24
2015-10-23
By Egin Matematika on urria 23, 2015
Ea hurrengo jokoaren estrategia irabazlea aurkitzen duzun:
Kolore bereko 20 fitxa mahai gainean eta bi jokalari.
Txandaka jokalari bakoitzak 1 edo 2 fitxa hartuko ditu.
Azkeneko fitxa hartzen duena irabazlea izango da.
Zeinek du abantaila, lehenengo jokalariak ala bigarrenak?
Badago irabazteko estrategiarik?
Eta fitxa kopurua aldatzen bada?
Eta azkeneko fitxa hartzen duenak galtzen badu?
Jokoa orokortuz
Demagun "m" fitxa daudela mahai gainean eta har dezakegun fitxa kopurua 1tik "n"-ra (n < m) edozein kantitate.
Lehenengo ala bigarren jokalariak, zeinek dauka estrategia irabazlea? Zein estrategia?
Eta azkeneko fitxa hartzen duenak galtzen badu, zeinek izango du orain estrategia irabazlea?
*****
Posted in jokua, problemen ebazpena | 9 comments
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Orriak
Popular Posts
-
Orain probabilitateko problemak. Ez dira batere intuitiboak: PROBLEMA 1 Hiru txanpon ditugu, bata bi aldeetatik zuriz margotuta, be...
-
Pospoloak erabiliz gure Sistema Hamartarreko hamar digituak eraiki ditugu. (ikusi irudia) 0-ak sei pospolo Behar ditu, 1-ak bi, 2-ak ...
-
Odoren proposatzen den problema benetan ederra da, daturen bat falta zaigularen sentsasioa uzten diguten horietakoa da. Baina ez, behar di...
-
Hiru lagunen artean litro bateko 21 botila banatu behar dira. 7 botila likidoz goraino daude beteta, 7 erdirarte bakarrik eta 7 hu...
-
Felisatxo diruzale amorratuak zeuzkan txanpon guztiak 7 kutxatan gordetzea erabaki zuen. Lehenengo kutxan txanpon guztien 2/3 sartu zuen...
Matematikako Webguneak
ESALDIAK
"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)



