"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

ZENBAKI LEHENAK

LIOUVILLEREN PROBLEMA

DERIBATUEN ERABILERAK

PROBLEMEN BILDUMAK

2018-03-26


ABC Triangelu aldekideren azalera S da. Zentrua O puntuan duen zirkulu inskribatua marrazten da; ondoren, bi alde eta zirkulu inskribatuarekiko ukitzaile hiru zirkulu marrazten dira; jarraian, beste hiru, eta horrela entengabe irudian erakusten den bezala.



Kalkulatu S azaleraren menpe:

➤Zirkulu inskribatuaren azalera (1. fasea).
➤Bigarren fasean marraztuta dauden 4 zirkuluen azalera.
➤Zirkulu guztien azaleren batura n-ren menpe (eta S-ren menpe) n. fasean.
➤Limitean n infinitora doala zirkulu guztien azaleren batura.



Laguntza

😊 Triangelu aldekideetan inzentroa eta barizentroa puntu berean daude.
😊Barizentrotik erpinerako distantzia erdibidekoaren 2/3 (beste 1/3 aurkako aldera).









*****

2018-03-23


Bigarren mailako ekuazio hau emanda:




Zera eskatzen da:

a, b eta c koefizienteak zenbaki bakoitiak badira, egiaztatu ekuazioak ezin duela soluzio arrazionalik izan; hau da, ez duela p/q (non p eta q≠0 zenbaki osoak diren) erako soluziorik.




EGIAZTAPENA




*****


2018-03-15





Hona hemen, probabilitate problema polit bat. Probabilitate geometrikoa lagungarri gerta dakizueke problema honetan.


Gogoz pentsatu eta astindua eman!


PROBLEMA

Segmentu batean (edozein luzeratakoa, nahi bada unitate batekoa) zoriz bi puntu aukeratuko ditugu, eta honela segmentua hiru zatitan banatuta geratuko da. Ondoren, zatiekin triangelu bat eraikitzen saiatuko gara.
Argi dago aukeratutako puntuen arabera ez dela kasu guztietan posible izango triangelua lortzea.




Zein da hiru zatiekin triangelu bat eraiki ahal izateko izango dugun probabilitatea?







*****

2018-03-14


Hiru baino handiagoak diren zenbaki lehenen karratuak, 12ren multiploa gehi unitate bat direla diote.



Egia ote? Nola egiazta daiteke?







*****






*****

2018-03-13


Zoriz 1 baino txikiagoak diren bi zenbaki erreal positibo x eta y aukeratu ditugu.


Zein da x, y eta 1 luzerako zuzenkiak erabiliz triangelu kamutsa eraiki ahal izateko izango dugun probabilitatea?


*****



Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira