"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

ZENBAKI LEHENAK

LIOUVILLEREN PROBLEMA

DERIBATUEN ERABILERAK

PROBLEMEN BILDUMAK

2019-12-18


Batxilergoko 2. mailan funtzioen deribatuak eta hauen erabilerak gai nagusietako bat da. 17-18 urteko gazteek buru belarri ekiten diote deribatzeari eta teknika berri honen erabilerari; baina, deribatuen kontzeptua arrotza eta beraien egunerokotasunetik oso urrun ikusten dute ikasleek. Egoera honetan, zaila egiten zaie tresna honen benetako indarraz konturatzea eta deribatuen erabileraren teknika menperatzea.


Bai hautoprobetan, eta baita zientzia arloko ondorengo ikasketetan ere, kalkulu diferentzialari aurre egin beharko diote gure ikasleek.  Beraz, batxilergoan ikasten diren oinarrizko kontzeptuak eta prozedurak forma egokian eta ulerkorrean jasotzeak berebiziko garrantzia izango du etorkizunean analisi matematikoari arrakastaz heltzeko.



Ikaste-prozesu honetan ikasleak laguntzeko eta bidea, apur bat bada ere, errazteko helburuarekin, hainbat bideo grabatu ditut. Honela, ikasgela edozein ordutan eta edozein tokitan eskuragarri izango dute,  beraien  beharretara moldatuz.

Jarraian, aipaturiko Deribatuen Erabileraren gaia prestatzeko bideoak doaz eta hautaprobetako ariketa ebatzien bilduma, ea erabilgarriak eta lagungarriak diren: 


BIDEOAK: Deribatuen Erabilerak
Ariketa ebatziak azalpenekin

DERIBAGARRITASUNA 1
FUNTZIO BATEN KOEFIZIENTEEN KALKULUA 1
FUNTZIO BATEN KOEFIZIENTEEN KALKULUA 2
FUNTZIO BATEN KOEFIZIENTEEN KALKULUA 3
ZUZEN UKITZAILEA 1
ZUZEN UKITZAILEA 2
ZUZEN UKITZAILEA 3
OPTIMIZAZIO PROBLEMA 1
OPTIMIZAZIO PROBLEMA 2
OPTIMIZAZIO PROBLEMA 3
FUNTZIOEN ADIERAZPEN GRAFIKOA 1
FUNTZIOEN ADIERAZPEN GRAFIKOA 2
FUNTZIOEN ADIERAZPEN GRAFIKOA 3
FUNTZIOEN ADIERAZPEN GRAFIKOA 4






DERIBATUEN ERABILERA (Selektibitateko ariketa ebatziak )

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira