"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".


PROBLEMAK EBAZTEN, MATEMATIKA EGITEN
"Problemak kalkuluak egiteko baino 
pentsarazteko dira"
Mª Antonia Canals


Matematrikaren zeregin nagusia problemak ebaztea izan da beti, gaur egun ere bada eta etorkizunean ere izango da. Problemen ebazpenak zentzua ematen dio eskoletan irakasten eta ikasten dugun matematikari; langintza hau matematika beraren zutabea, ardatza eta hezurdura baita. 

Kontuan izan problemak ez direla di-da burutzen diren zereginak; denbora bat eskaini behar zaie, eta batzuetan luze pentsatu behar izango dugu. Gehienetan ez dugu algoritmo edo errezeta magikorik aurkituko eta ez zaigu berehalako batean ebazpidea begi aurrean agertuko. Maiz trabatuta aurkituko gara aurrera egin ezinik, eta ezintasun horrek deseroso sentiarazi gaitzake. Bestetan, gogoz pentsatu ostean, bide onetik eramango gaituen estrategia egokia aurkituko dugu. Edonola ere, eskainitako denborak eta erabilitako estrategiek, egokienak ez izanda ere, geure ahalmen heuristikoa aberastuko dute, halako moldez non hurrengo saiakeretan arrakasta hurbilago izango dugu

Beraz, gaurko proposamena garbia da: matematikaren itsaso epel-beroan murgil gaitezen, ekin diezaiogun pentsatzeari eta senti dezagun matematika egitearen berotasuna, ez zarete inoiz ere ez damutuko. Gainera, atsegina eta dibertigarria izango delakoan nago.




Beheko taulan problemen ebazpena lantzeko hainbat baliabideen aurkibidea txertatu dut: PROBLEMAK, BIDEOAK, MATEMATIKA LEHIAKETAK, OLINPIADA MATEMATIKOAK, MATEMAGIA, ...
Klikatu atal bakoitzean bertan dauden baliabideak ikusteko:

AURKIBIDEA:


1
OLINPIADA MATEMATIKOAK PRESTATZEN
2 PROBLEMA PROPOSATUAK (GEOMETRIA) 
3 PROBLEMA PROPOSATUAK (ZENBAKIAK)
4 PROBLEMA PROPOSATUAK (LOGIKA)
5 PROBLEMA PROPOSATUAK (PROBABILITATEA)
6 PROBLEMA GEHIAGO (SITES)
7 BIDEOAK
8 MATEMAGIA
9 ESTRATEGIAZKO JOKOAK
10 IKUSIZKO FROGAK
11 INTERNETEKO BALIABIDEAK

0 comments:

Argitaratu iruzkina

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira