"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

ZENBAKI LEHENAK

LIOUVILLEREN PROBLEMA

DERIBATUEN ERABILERAK

PROBLEMEN BILDUMAK

2019-03-18



Mahai gainean 101 txanpon jarri ditut, horietatik 15 txanponek aurpegia gora begira dute eta beste 86-k gurutzea. 


Begiak estalita dituzula, ondorengo erronka proposatzen dizut:

Mahaiko txanpon guztiak bi multzotan banatu, halako moldez non bi multzoetan aurpegia gora begira duten txanpon kopurua berdina den (hauxe da egiaztatu behar den baldintza bakarra). Gogoratu 15 txanpon aurpegia gora eta 86 gurutzea gora begira daudela eta txanponak ez dituzula ikusten, bakarrik mugitu eta nahi baduzu biratu ere egin ditzakezula. Ukimenez ez dago jakiterik aurpegia ala gurutzea den.

Ikusten duzunez, enuntziatua erraza da, eta lehenengo irakurketan ezinezko lana dirudien arren, posiblea da, egin daiteke, ez dago tranparik.

Ez konplikatu, erraz pentsatu eta listo!




Jarraian ebazpena doakizue, baina begiratu baino lehenago eman beste buelta bat problemari. 
Kontuan izan hasierako txanpon kopurua edozein izan daitekela, eta ematen diguten informazio garrantzitsuena gora begira dagoen txanpon eta gurutze kopurua dela.
Orduan, bi multzotan banatzen dugunean, zein izango da multzo bakoitzaren txanpon kopurua?


AZALPENA








*****

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira