Gaixotasun baten aurkako botika baten efektibitatea 1 eta 6ren arteko balioekin neurtzen da.
Merkatuan botika honen bi formatu daude: A eta B
A formatuaren efektibitatea 3 da beti.
B formatuarena, berriz, aldakorra da: denboraren 51%ean bere efektibitatea 1 da eta 49%an, berriz, 5ekoa.
Kolmogorov doktoreak bi formatoen artean aukeratu behar du paziente bat tratatzeko.
- A eta Bren artean zein komeni zaio aukeratzea bere pazientea sendatzeko aukera gehiago izan dezan?
Hirugarren formatu bat (C) agertu da merkatuan. C botikaren portaera honako hau da: denboraren 56% bere efektibitatea 2 koa da, 22% 4koa eta 22% 6koa.
- A eta C formatuen artean zein formatu gomendatuko zenioke zuk?
- Eta B eta C-ren artean?
- Eta A, B eta C hiru botikak izango balitu, zein komeni zaio aukeratzea?
- Sorpresa hartuko al du Kolmogorov doktoreak?
*****
Ez naiz ebazteko gai....
ErantzunEzabatuSorpresa hartuko ote du zerbait harrigarria eskuratzen delako...ta nik ez nuke erantzun berezirik emango