Irudian agertzen diren moduko bi kandela ditugu.

Kandelak nahi den aldetik piztu daitezke, baina ezin dira moztu, ezta markatu ere.
Baldintza hauekin ordu bat eta bi ordu neurtzea oso erraza da, baina:
Nola neur dezakegu 30 minutu? eta 15 minutu?
*****
Ariketa oso ondo dago deskribatua eta ikasleak pentsarazteko balio du. Proportzioak eta frakzioak lantzerakoan sar daitekeen buruketa izan ahal da. Buruketak aukera edota soluzio asko izan baditzake ere, aukera bat kandela bati su eman eta bestearkin alderatuta erdira iristean 30 min igaro direla ondorioztatu daiteke eta berdin 15minutura heltzean, laurdena. Beste aukera bat soka bat ondoan jarri eta soka erdira iristean 30min pasa direla ikustea.
ErantzunEzabatuEskerrik asko Lierni ekarpena egiteagatik. Agian problema hau moldatu daiteke zatikiak lantzeko, proposatu nuenean ez zitzaidan bururatu.
EzabatuKasu honetan badago estrategia bat, bi muturretako pizteko dagoen aukerarekin zerikusirik duena (bi aldeetatik piztu daitezke kandelak eta errekuntza abiadura berdina da bi aldeetatik).
Problema hau Adrian Paenzaren liburu batean irakurri nuen, eta zoragarria iruditu zitzaidan. Pentsatu egoera erreal batean zaudela eta ezin duzula erdia eta laurdena markatu.
Emaiozu beste buelta bat eta esango didazu.
Berriz ere, mila esker.
Kaixo.
EzabatuAurreko mezuak irakurrita, 30' kalkulatzeko kandela bat bi muturretatik piztearekin lortuko genuke.
15'-ko denbora tartea neurtzeko lehengoaz gain (kandela bat bi muturretatik piztu) bestea ere piztuko nuke aldi berean baina mutur bakarretik. Behin 30'ak igarota (kandela bat guztiz erretzean), besteari oraindik ordu erdi geratuko zaio kontsumitzeko, eta beraz, une honetan beste muturrari su emanik, guztiz erre arte igaroko denbora tartea 15'-koa izanen da.
Proportzionaltasuna eta zatikiak lantzeko egokia izan daiteke, eta konplexuago egin nahi izanez gero beste kandela bat gehi genezako, denbora tarte txikiagoak neur genitzake horrela.
Egileak iruzkina kendu du.
EzabatuPrimeran! Oso ondo azalduta Iñigo. Kandela gehiago erabiliz denbora tarte txikiagoak neurtzeko aukera dagoela, ideia bikaina iruditu zait. Zatikiak lantzeko ere balio digu, erdia, erdiaren erdia, laurdenaren erdia,... eta erdiaren berreturak.
EzabatuBaita jokatu dezakegu hasierako kandelen errekuntza denborarekin,...
Eskerrik asko.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu30': kandela bat bi ertzetatik piztu eta guztiz erretzen denean
ErantzunEzabatu15': kandela bat goitik eta bestea betik piztu. parekatuta daudenean amatatu, beraz badaukagu 30'. Ondoren kandela bakar bat bi ertzetatik piztu eta bukatzen denerako 15' pasatu dira.
3. edo 4. jarriko nuke ariketa hau.
Aupa Igor! Oso ondo. Baina, 15 minutu prezisio gehiagorekin neurtzeko, irakurri iruzkinetan Iñigoren azalpen ederra.
EzabatuNire ustez, problema hau maila guztietan proposatu daiteke, baita 1. zikloan ere 1/2ren berreketak lantzeko.
Eskerrik asko eta segi parte hartzen.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu