"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

ZENBAKI LEHENAK

2010-02-25

Orain jarraitasuneren inguruko ariketa batzuk:Jarraitasuna ariketa ebatziakDudak badituzue, sakatu "comentarios" jartzen duen lekuan eta idatzi. Ahalik eta azkarren erantzungo dut. Berriz sakatu "comentarios" erantzuna irakurtzeko; itxoin beharko duzue nik irakurri eta erantzuna bidali ar...
Bihar azterketa itxurosoa egiteko ondorengo puntuak ondo prestatu behar dituzue:Ulermena eta teoriaPuntu batean limitea existitzeko egiaztatu behar den baldintza: hau da, albo-limiteak existitu eta berdinak izatea. Gogoratu ez dela beharrezkoa funtzioa puntuan definituta egotea limitea egon dadin.Funtzio bat puntu batean jarraia izateko egiaztatu behar diren baldintzak: (1) Funtzioak puntu horretan...

2010-02-24

Gaur eta bihar materiala sarean sartzen ibiliko naiz. Adi egon!Hasteko hemen dituzue deribatu batzuk ebatzita (5. ariketakoak):Deribatu ebatziakOndoren asintoten kalkuluaren ariketa bat:Asintotak (ariketa ebatz...

2010-02-23

Azkenean tartetxo bat hartzea izan dut, eta errepaso ariketa batzuk ebatzi ditut zuek eredu moduan hartzeko. Egin, betiko moduan, klik ondorengo loturan PDFan lortzeko. Hala ere, bihar banatuko dizkizuet fotokopiatuta.Errepaso ariketak (limiteak, jarraitasuna,deribatu...

2010-02-20

Badirudi hasi zaretela deribatuei behar den moduko astindua ematen; hala iruditu zitzaidan ostiraleko klasean.Hemen daude ostegunean emandako deribatuen ariketa batzuk ebatzita. Taula batean daude eginda; lehenengo zutabean funtzioa eta bere deribatua pausoz pauso eginda eta eskumako zutabean erabilitako deribatuen taulako formulak:Deribatuen ariketa ebatziak...

2010-02-19

Osteguneko azterketan Banaketa Binomiala eta Normala egin behar duenak hemen ditu ariketa batzuk (problemak eta galderak).Ea egiten duzun asteburuan. Astelehenean eman zuzentzeko edo bidali emailez.Egin klik hurrengo loturan:Ariketak(Binomiala-Norma...

2010-02-18

Egin klik loturan eta bertan agertzen diren deribatuak saia zaitezte egiten biharko:Deribatuen ariketak...

2010-02-17

Deribatuen kalkulua zail xamarra egiten zaizue. Hasi ginenetik egun batzuk igaro dira eta oraindik kostata aplikatzen duzue deribatuen taula. Egia esanda oso mekanikoa da deribatuen kalkulua, eta honek duen arazoa da ikasleak ez dakiela askotan zer dabilen egiten. Formula hauek oso lagungarriak dira deribatuak errez eta azkar kalkulatzeko. Gogoratu deribatua limite bat dela, Bataz Besteko Aldakuntz...
hona hemen "funtzioen limiteak eta jarraitasuna" gaiko laburpena: Limiteak.Jarraitasuna(Teoria) Gogoratu datorren asteko azterketan gai honetako ondorengo puntuak agertuko direla: Funtzioen limiteen kalkulua puntu batean eta infinituan. Indeterminazio motak. Funtzio baten asintotak (horizontalak eta bertikalak). Funtzio baten adierazpen algebraikoa emanik bere asintotak kalkulatu. Funtzio baten...
Ondorengo loturan funtzio ezberdinen grafikoak emanda eskatutako limiteak eta asintotak kalkulatu behar dituzue. Klasean landu genuen, baina ziur asko ahaztuta izango duzue; beraz, eskaini minutu batzuk ariketak egiteari:limiteak eta asintotak-ariketa ebatz...

2010-02-12

Limiteen kalkuluan trebatzeko hemen dituzue ariketa batzuk ebatzita. Saia zaitez begiratu gabe egiten edo, begiratu ondoren, hartu arkatza eta papera eta ekin gogoz:limite ebatziak IOndorengo helbidean, interaktiboki eta irudi grafikoa erabiliz, limiteak kalkulatzeko programa interesgarria aurkituko duzu. "f(x)=" lerroan funtzioa idatzi ondoren "limit at a" eta "test limit L" lerroetan arratoia sakatuta...
Funtzio baten limitearen kontzeptua bereganatzea ez da batere erreza, ez zeuentzako, ezta guretzako, irakasleentzako ere ez zen erreza izan ikasle ginen garaian. Ez arduratu, matematikoek mendeak behar izan zituzten funtzioa zer zen behar den moduan definitzeko, bada, pentsa limitea definitzeko.Gero eta txikiagoak diren kantitateak, zerora hurbilduz desagertzen direnak, gero eta handiagoak diren kantitateak,...

2010-02-11

Gai honekin matematikaren atalik garrantzitsu bati ematen diogu hasiera. Funtzioen teoriak, kalkulu diferentzialak eta integralak berebiziko garrantzia izan dute egun ezagutzen dugun gizartearen garapenean. Teknologia mailan izan diren hainbat aurrerapen, hala nola komunikazio sateliteak, mugikorrak, GPSak, eta abar, guregana iritsi dira, hein handi batean, analisi matematikoa edo kalkuluaren garapenari...

2010-02-10

Probabilitate banaketa jarraien artean ezagunena, ohizkoena (normalean erabiltzen dena) banaketa normala da; gogoratu probabilitate banaketa diskretu batzuk, zenbait baldintzen menpe, banaketa normalera hurbildu eta eraldatu egin daitezkeela.Hona hemen gai honen laburpen teorikoa (ez daude puntu guztiak zehatz mehatz garatuta) eta ariketa ebatziak banaketa binomiala eta normalari buruzkoak. Egin klik...

2010-02-09

Estatistika hitza, estatu hitzetik eratorria da; antzina populazioaren erroldak (jaiotzak, heriotzak,...) Estatuaren esku baitzeuden.Estatistikaren jatorria zehaztea ez da erreza, baina badirudi Kristo aurretiko 2.200. urtean txinatarrek erroldak egiten zituztela. Eta probabilitatearena antzinako Egipton koka daiteke, orduko" juego de la taba" deituriko jokoan.Baina gaur egun ezagutzen dugun probabilitateak...

2010-02-08

Hemen duzue banaketa binomilaren laburpen teorikoa eta gaiko ariketa batzuk ebatzita. Sakatu azpimarratuta daudenen loturetan eta PDFan eskuratuko dituzue, irakurri edo inprimatzeko.Banaketa BinomialaAriketa ebatziak(Binomia...

2010-02-05

Gaurko egunez eta lehenengo aldiz argia ikusten duen Blog honek, bereziki, ikasleak matematikaren munduan beldur barik murgiltzea du helburu. Bi bide jorratuko ditugu: alde batetik gelan lantzen diren gaiak; era batera esateko "matematika formala", eta bestetik matematikaren aurpegi informalagoa; hau da, jokoak, bitxikeriak, historia apur bat, buruari hazka egiteko problemak, eta abar.Denbora beti...

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira

165,908