"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

ZENBAKI LEHENAK

2016-10-16

Irudiak hitz egin dezala: Beraz: *****...

2016-10-15

Esnatu zure sena matematikoa eta ekin problemak ebazteari. Klikatu THATQUIZ-PROBLEMAK izenaren gainean edo irudian eta Euskadiko olinpiadetako 10 problema proposatuzo zaizkuizu. Problema bakoitzean lau aukeren artean erabaki beharko duzu Amaieran emaitzak ikusgai izango dituzu. Erronka polita eta dibertigarria, baina gogoz pentsatu behar da.  THATQUIZ-PROBLEMAK ****...

2016-10-13

Zenbaki lehenak determinatzeko ezagutzen dugun metodorik zaharrena Kristo aurretiko III. mendean Eratostenes matematikariak Egiptoko Tolomeo erregeari aurkeztutakoa da. Eratostenesek taula batean lehenengo hiruzpalau mila zenbaki idatzi zituen, zenbaki konposatuak zulatuz bakarrik zenbaki lehenak utzi zituen bistan. Erabili zuen metodoa Eratostenesen bahea izenarekin ezagutzen da. Badago metodo...
Bederatzia zenbaki emankorra eta jolastia dugu. Hainbat zenbaki eta kartetako joku bederatziaren propietate berezietan oinarritzen dira. Gure zenbaki sitemaren oinarria den 10tik horren gertu egoteak (unitate batera) badu zerikusirik. Ona hemen 9ren propietate miresgarrietan oinarritzen diren hainbat adibide: BEDERATZIAREN MULTIPLOA Jolastu lagun batekin ondoko eran, Bi zifrako zenbaki bat...

2016-10-11

Esnatu zure arima matematikoa ondoren datorren jokoan estrategia irabazlea aurkitzeko. Honako 8x8 neurriko taulan jokatuko da: Hauek dira jokoaren arauak: Beheko eta ezkerreko laukian fitxa bat jarriko da.  Bi jokalarik (A eta B izenekoak) jokatuko dute. A jokalaria hasiko da eta txandaka jokalari bakoitzak fitxa mugituko du ondoko lauki batera. Baimendutako mugimenduak: gora,...

2016-10-08

Enekok uztaila osoan Irlandan igaro ondoren, bueltan da aireportuan. Aita eta ama bere bila hurbildu dira aireporturaino. Aitak honela galdetu dio semeari: "Lagun berririk egin duzu?", Enekok: "bai, bi lagun". Aitak berriz: "lagunen bat neska al da?", "bai" erantzun dio Enekok Orduan, bi lagunak neskak izateko probabilitatea 1/3 da. Zergatik? Ondoren, amak: "urrutitik ikusi dudan gorriz...

2016-10-07

1963tik 1990ra Estatu Batuetako telebistan Monty Hall-ek aurkezten zuen "Let's Make a Deal" lehiaketa programa emititu zuten.  Programaren dinamika, hauxe da: Programaren bukaera aldera lehiakideak itxita dauden hiru atetik bat aukeratu behar du, batean sari on bat dago eta beste biak hutsik daude (jatorrizko programan, beste bietan ahuntza bana zegoen). Ate bat aukeratutakoan, aurkezleak...
Hainbat azpitaldetan banatutako taldeen portzentaje globalak interpretatzerakoan, ADI!!, sarri okerreko ondorioetara iristen baikara; hau da, ondorio bat ateratzen dugu benetakoa kontrakoa denean. Fenomeno hau "Simpson-en paradoxa" moduan ezagutzen da. Ikus dezagun adibide bat: Enpresa handi batek 250 lanpostu eskaini ditu hiru departamentuetarako (Salmentak: 30; Muntaia: 200 eta Biltegia:...
Ostiral arratsaldea da. Gure ikastetxeko matematikako irakasleak, astean zehar ikasleek izan duten portaera eskasa dela eta, haserre bizian honela esaten die ikasle bihurriei:     "Datorren astean azterketa izango duzue, baina ez dizuet esan behar zein egunetan, azterketa egin behar duzuen egunean bertan goizeko 8:00tan jakingo duzue egun horretan izango dela, ez duzue aurretik jakiterik...

2016-10-06

Gaixotasun baten aurkako botika baten efektibitatea 1 eta 6ren arteko balioekin neurtzen da. Merkatuan botika honen bi formatu daude: A eta B A formatuaren efektibitatea 3 da beti. B formatuarena, berriz, aldakorra da: denboraren 51%ean bere efektibitatea 1 da eta 49%an, berriz, 5ekoa. Kolmogorov doktoreak bi formatoen artean aukeratu behar du paziente bat tratatzeko.  A eta Bren artean...

2016-10-05

5x5x5 dimentsioak dituzten bi kubo zulatu ditugu aurpegi batetik aurkako aurpegira doazen tunelak eraikitzeko:  A B Zenbat kubo txiki kendu behar izan dira kasu bakoitzean? ***...
Ondoren berehalako problema sorta; hau da, arkatza eta papera erabili gabe edo buruz ebazten diren problemak. TXAKURRAK KATUAK ETA LOROAK Honako hau jakinda: Denak txakurrak dira bi izan ezik. Denak katuak dira bi izan ezik. Denak loroak dira bi izan ezik. Zenbat animalia dauzkat etxean? ZENBAT 9ko? Kale batean 100 eraikin daude. Eraikin guztien atarian zenbakiak jarri...

2016-10-04

Alde batetik zuria eta bestetik grisa den orria 3 aldiz tolestu dugu irudian ikusten moduan. Orria tolesten dugun bakoitzean laukizuzen zuri bat bistan geratzen da. Laukizuzen hauen perimetroak P1 , P2 eta P3 dira. Baldin P1 = P2 + 20 eta P2 = P3 +16 badira, Kalkulatu hasierako orriaren azalera. ...

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira