Irudiko ABCD karratua azalera bereko 4 laukizuzenetan zatitu dugu.
PQ=3 bada, zein da ABCD karratuaren azalera?
***...
2017-09-29
By Egin Matematika on iraila 29, 2017
Herriko parkean ibilbide berria ireki dute oinezkoentzat. Pasealeku bitxia da oso, espiral zuzenaren itxura du. P puntutik abiatuz 1 m ibili ondoren 90º biratu behar dugu beste 2 m lerro zuzenean ibiltzeko. Ondoren, berriz 90º biratuz, 3 m-ko ibilbide zuzena dugu. Jarraian, 90º biratu eta gero, aurrera 4 m. Horrela jarraituz, tramo zuzen bakoitzaren ondoren bira laurdena eginez eta aurrera...
Posted in geometria, problemen ebazpena | 5 comments
2017-09-27
By Egin Matematika on iraila 27, 2017
Ondoren, Adrian Paenzak dionez, pentsatzera gonbidatzen zaituztet. Apur bat buruari eragitea besterik ez baita behar, ez kalkulurik ez ezagupen matematikorik, datozen lerroetan proposatzen dizuedan logikazko problemari erantzuteko.
Problema
Hamar esaldi idatziko dizkizuet, eta zuek erabaki behar duzue zeintzuk diren egiazkoak eta zeintzuk faltsuak; arrazoiak emanez, jakina!
Hona hemen esaldiok:
Zerrenda...
Posted in problemen ebazpena | 3 comments
By Egin Matematika on iraila 27, 2017
Hiru persona A, B eta C triangelu aldekide baten erpinetan kokatu dira, eskuan pistola bana dutela, tiro egin eta besteak akabatzeko asmoz. Duelu moduko bat egin behar dute, baina hiruren artean denez "truelu" esango diogu.
A-k tiroen %33 asmatzen du, B-k %66 eta C-k %100 (ez du inoiz kalerik egiten). Txandaka egingo dute tiro eta txada bakoitzean tiro bakar bat. A hasiko...
Posted in problemen ebazpena | 2 comments
By Egin Matematika on iraila 27, 2017
1.652. urtearen inguruan Blaise Pascal (1.623-1.662) matematekariak "Caballero de Méré" jokalari eta apustuzale amorratuarekin egin zuen topo. De Méré zaldunak dado eta kartetako jokuetarako trebetasun berezia zuen; gizon jantzia eta inteligentea zen; diotenez joku hauetan dirutza egin zuen. Pascalekin izandako hizketaldian, De Mérék zenbait problema, zein baino zein interesgarriago, proposatu...
Posted in problemen ebazpena | No comments
By Egin Matematika on iraila 27, 2017
A eta B hirien arteko distantzia 7.153km-koa da. Atik misil bat jaurtitzen dute 12.000 Km/h-ko abiaduraz B hiria erasotzeko asmoz eta Btik aldiberean, Atik bidalitakoa suntsitzeko, beste bat 24.000 km/h-ko abiaduraz.
Esan al dezakezu batak bestearen kontra jo baino minutu bat lehenago zein distantziatara zeuden misilak?
***...
Posted in problemen ebazpena | 4 comments
2017-09-26
By Egin Matematika on iraila 26, 2017
Izaskun matematikako irakasle saiatua da. Gaur goizean identitate nabariak azaltzen hustu da; ahalegin guztiak egin ditu, baina ikasleek ez diete adierazpen hauei zentzurik ikusi. Hauen ustez, formula hauek ez dute inolako erabilerarik.
Izaskunek ondotxo daki datozen ikasturteetan sarritan lana erraztuko dietela formula famatu hauek, baina, ezin die maila hortako adibiderik ipini.
Pentsatzen...
Posted in problemen ebazpena | 7 comments
By Egin Matematika on iraila 26, 2017

Prest_Gara irakasleen formakuntza planaren barnean, 2015-16 eta 2016-17 ikasturteetan, " Problemen Ebazpena Lankidetzan Blog Batekin" ikastaroan proposatutako problemen bildumak prestatu ditugu lankide guztiekin partekatzeko asmoz. Lehenengo atalean problemen enuntziatuak eta bigarrenean ebazpideak txertatu ditugu.
Edonori baliabide hauek irakaskuntzarako erabilgarri iruditzen bazaizkio,...
Posted in problemen ebazpena | 1 comment
2017-09-18
By Egin Matematika on iraila 18, 2017

Irudian agertzen diren moduko bi kandela ditugu.
Bakoitza ordu betean guztiz erretzen da.
Kandelak nahi den aldetik piztu daitezke, baina ezin dira moztu,
ezta markatu ere.
Baldintza hauekin ordu bat eta bi ordu neurtzea oso erraza da, baina:
Nola neur dezakegu 30 minutu? eta 15 minutu?
*****
...
Posted in problemen ebazpena | 9 comments
2017-09-17
By Egin Matematika on iraila 17, 2017
Problema
Zuriz eta beltzez margotutako sei zirkulu marraztu ditugu lerrokatuta horizontalean eta diagonalean irudian erakusten den moduan. Errenkada bateko zirkuluen kolorea aukeratzeko erabili dugun araua aurreko errenkadaren menpekoa da solik.
Saia zaitez kolore-kodea aurkitzen eta erantzun galderei:
Nola margotu behar dira zazpigarren errenkadako zirkuluak?
Egon al daiteke...
Posted in problemen ebazpena | 4 comments
By Egin Matematika on iraila 17, 2017

101001000100001 zenbakia beste zenbaki oso batez biderkatu nahi dugu, halako moldez non emaitzaren zifren artean zerorik ez dagoen; hau da, zifra guztiak desberdin zero diren.
Posiblea al da? Ba al dago, biderkadura egin ondoren, 101001000100001 zenbakiaren zeroak jango dituen zenbakirik?
Probatu antzekoak diren zenbaki txikiagoekin (101, 101001, ···) eta sai zaitez orokortzen ere itxura bereko...
Posted in problemen ebazpena | 11 comments
2017-09-15
By Egin Matematika on iraila 15, 2017

Irailaren 18an, "Problemen ebazpena lankidetzan blog batekin" (Prest-Gara 2017-18) ikastaroaren 3. edizioari hasiera emango diogu. Aurrekoetan bezala, honetan ere problemak proposatu, komentatu eta ebatzi egingo ditugu blogaren bitartez dinamizatuz.
Arrazoibide matematikoa eta pentsatzeko prozesu eraginkorrak azalarazten dituzten problemak aurkitzea eta proposatzea izango dugu helburu....
Posted in problemen ebazpena | No comments
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Orriak
Popular Posts
-
Pospoloak erabiliz gure Sistema Hamartarreko hamar digituak eraiki ditugu. (ikusi irudia) 0-ak sei pospolo Behar ditu, 1-ak bi, 2-ak ...
-
Orain probabilitateko problemak. Ez dira batere intuitiboak: PROBLEMA 1 Hiru txanpon ditugu, bata bi aldeetatik zuriz margotuta, be...
-
Ondorengo problema adin guztietarako da. Eskolan, etxean edota kalean ebaz daiteke. Ez da behar ezagupen matematikorik; jakin behar den ga...
-
Hiru lagunen artean litro bateko 21 botila banatu behar dira. 7 botila likidoz goraino daude beteta, 7 erdirarte bakarrik eta 7 hu...
-
Matematikako irakasleak {1,2,3,4,5,6,7,8,9} digituen artean bost aukeratu ditu. Maialenek bost digitu horietatik hiru erabiliz hiru zifr...
Matematikako Webguneak
ESALDIAK
"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)
Orri-ikustaldiak guztira
165,908