"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

ZENBAKI LEHENAK

2013-11-28

Zenbatzea eta neurtzea izan dira hasieratik Matematikaren helburu nagusiak. Horrela jaio ziren zientzia honen hasierako adarrak: Aritmetika eta Geometria. Urtetan bi adar hauek oinarrizko matematikaren zati nagusienak eta funtzezkoenak  izan dira, eta hala isladatu da gure hezkuntza sisteman. Baina, azkeneko urteetan, Geometria indarra galduz joan da Derrigorrezko Bigarren hezkuntzan...

2013-11-24

Matematika egitea problemak ebaztea da. Ondo ebaztea baino garratzitsuagoa da norberaren baliabideak eta estrategiak azaleratu eta ezezagunak diren bideetatik abiatu erantzunaren bila. Bidean, tarteka, erantzun zuzena aurkitzen da; besteetan, aldiz, berau ez da lortzen,baina ilusioa eta gogoa jartzen bada helburua bete da. Irakasleok honi eman beharko genioke garrantzia, eta horren arabera...

2013-11-20

DBHko 3. zein 4. mailetan geometria lantzeak berebiziko garrantzia du, gerora irudi geometrikoak erraz identifikatu, konparatu, erlazionatu, neurtu eta estimatzerakoan arazorik izan ez dezaten. Thales-en teorema, Pitágoras-en teorema, poligonoetako erlazio angeluarrak, etabar. oso erabilgarriak eta lagungarriak dira helburu hori lortzeko. Baliabide digitalek aukera ezin hobea eskaintzen...

2013-11-19

3. DBH-n funtzioak, funtzioen grafikoak eta ezaugarriak aztertzen hasten gara. Ikasleei interpretazio matematiko hutsa baino errezagoa egiten zaie  adierazpen grafikoen interpretazioa egoera errealetan. Simulazio hau lagungarria izan daiteke funtzio linealaren  ekuaziotik grafikora eta adierazpen grafikotik ekuaziora igarotzeko erraztasunez,  baita maldak ematen duen informazioaz...

2013-11-18

Etapa:          DBH Maila:           1-2-3-4.mailak Ikasgaia:      Matematika Blokea:        Problemen ebazpena. Jarduera Aukeratu erantzun egokia. Kontuan izan ez dela arkatza eta papela behar problemok ebazteko. Hazka egin buruari eta...

2013-11-17

Etapa:         DBH Maila:          4.maila Irakasgaia: Matematika Blokea:       Aljebra Edukiak:     Polinomioen faktorizazioa.                     Biderkadura Nabariak. Jarduera Biderkadura...

2013-11-15

Sarrera hau "Matematika Interaktiboak" ikastarorako egiten dut bereziki. Hona hemen zenbaki arrunten deskonposizio faktorialaren  animazio bat irudi geometrikoak erabiliz. Ederra benetan: http://www.datapointed.net/visualizations/math/factorization/animated-diagrams/ Oharra: Antonio Pérez Sanz-en blogean aurkitu dut http://aperez4.blogspot.com.es/2012/11/animacion-de-descomposi...

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira

165,908