Kontatzeko erabiltzen ditugun zenbakiek nolabaiteko magia ezkutua izaten dute beren baitan, banan-banan aztertzen direnean antzematen ez dena. Gizakien modura, beraien artean erlazionatu behar izaten dira magiaren disdira ikusgarria antzemateko.
Ezusteko deigarri ugari eskaintzen dizkigute elkarrekin aurkezten zaizkigunean.
Ondoren datorrena, horren adibide:
Eta oraingoan,...
2015-11-21
By Egin Matematika on azaroa 21, 2015
Posted in Bideo, geometria, matematika tailerra, zenbakiak | No comments
2015-10-25
By Egin Matematika on urria 25, 2015
"Hexagonotik hexagonora" bi pertsonendako jokoa da. Irudiko taula hexagonala, fitxa bat eta jolasteko gogoa besterik ez da behar,
Hasieran, sarrerako hexagonoan fitxa bat kokatzen da.Txandaka jokalariek fitxa hau eskumaruntz aurreratuko dute ondoko hexagono batera, horizontalean edo diagonalean. Hexagonoak margotu ditugu argiago ikusteko eta fletxak baimendutako mugimenduak adierazteko:
Irteerara...
Posted in jokua, problemen ebazpena | No comments
2015-10-24
By Egin Matematika on urria 24, 2015
Ondoko irudiak erakusten duen egiaztapenak ez du azalpenik behar:
***...
Posted in problemen ebazpena | 1 comment
2015-10-23
By Egin Matematika on urria 23, 2015
Ea hurrengo jokoaren estrategia irabazlea aurkitzen duzun:
Kolore bereko 20 fitxa mahai gainean eta bi jokalari.
Txandaka jokalari bakoitzak 1 edo 2 fitxa hartuko ditu.
Azkeneko fitxa hartzen duena irabazlea izango da.
Zeinek du abantaila, lehenengo jokalariak ala bigarrenak?
Badago irabazteko estrategiarik?
Eta fitxa kopurua aldatzen bada?
Eta azkeneko fitxa hartzen...
Posted in jokua, problemen ebazpena | 9 comments
2015-10-22
By Egin Matematika on urria 22, 2015
Jarraian datozen jokoetan ea aurkitzen dugun estrategia irabazlea.
ALFILAK
Bi jokalari daude, bat lehenengo jokalaria izango da (hasten dena) eta bestea bigarrena. Xake-taulan alfilak ipintzen joango dira txandaka, lehenengo jokalariak alfil bat ipiniko du, ondoren bigarrenak beste bat eta horrela jarraian. Bete beharreko baldintza: alfil batek ezin izango du beste bat jan edo harrapatu. Bere...
Posted in jokua, problemen ebazpena | 2 comments
By Egin Matematika on urria 22, 2015

Joko baten irabazlea, erabilitako estrategiaren menpe ez badago; hau da, irabazlea beti lehenengo jokalaria edo beti bigarrena bada, partidaren garapena edo nola jokatu den kontuan hartu barik erabakitzen bada, jokoari seudojokoa deritzogu.
Hona hemen adibide batzuk:
Txokolate tableta
Bi lagunek luzeraz 7 eta zabaleraz 4 onza dituen txokolate tableta bat zatitzen ari dira txandaka onzak...
Posted in jokua, paradoxak, problemen ebazpena | 2 comments
2015-10-17
By Egin Matematika on urria 17, 2015

BARRAZKILOA
10 metroko sakonera duen putzu baten hondoan barrazkilo bat dago. Bertatik irtetzeko, egunez 2 metro gora egiten ditu eta gauez, lo dagoela, irristatu egiten da metro bat behera.
Zenbat egun beharko ditu putzutik irtetzeko?
BABARRUNAK
Babarrunez betetako bi saku erosi ditugu, gorria eta zuria. Saku gorrian 2000 babarrun gorri daude eta saku zurian 2000 babarrun zuri. Saku...
Posted in paradoxak, problemen ebazpena | 8 comments
By Egin Matematika on urria 17, 2015

PARADOXA 1
ABC triangeluan aldeen erdiko puntuak M, N eta P kokatu eta gero, MP eta NP zuzenkiak marraztu ditugu. MPNC laukia paralelogramo bat da; beraz, zera egiaztatzen da:
AN + NP + PM + MB = AC + CB
Ondoren, APN eta PBM triangeluekin hasierako ABC triangelua zatitu dugun moduan zatituko dugu. Prozesu bera etengabe errepikatuko dugu. Etapa bakoitzean marraztutako...
Posted in geometria, paradoxak, problemen ebazpena | 2 comments
2015-10-16
By Egin Matematika on urria 16, 2015
Orain probabilitateko problemak. Ez dira batere intuitiboak:
PROBLEMA 1
Hiru txanpon ditugu, bata bi aldeetatik zuriz margotuta, beste bat bietatik gorriz eta azkena alde batetik zuriz eta bestetik gorriz. Poltsa batean sartu eta begiratu barik zoriz bat aukeratzen dugu. Ondoren mahi gainean jartzen dugu bere aurpegietako bat bistan dagoela eta bestea ezkutuan. Demagun ikusten den aldea...
Posted in probabilitatea, problemen ebazpena | 27 comments
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Orriak
Popular Posts
-
Pospoloak erabiliz gure Sistema Hamartarreko hamar digituak eraiki ditugu. (ikusi irudia) 0-ak sei pospolo Behar ditu, 1-ak bi, 2-ak ...
-
Orain probabilitateko problemak. Ez dira batere intuitiboak: PROBLEMA 1 Hiru txanpon ditugu, bata bi aldeetatik zuriz margotuta, be...
-
Ondorengo problema adin guztietarako da. Eskolan, etxean edota kalean ebaz daiteke. Ez da behar ezagupen matematikorik; jakin behar den ga...
-
Hiru lagunen artean litro bateko 21 botila banatu behar dira. 7 botila likidoz goraino daude beteta, 7 erdirarte bakarrik eta 7 hu...
-
Matematikako irakasleak {1,2,3,4,5,6,7,8,9} digituen artean bost aukeratu ditu. Maialenek bost digitu horietatik hiru erabiliz hiru zifr...
Matematikako Webguneak
ESALDIAK
"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)
Orri-ikustaldiak guztira
165,908