PARADOXA 1: "Segmentuaren desagerpena"
Irudiko laukizuzenaren barruan hamar segmentu bertikal marraztu dira. Diagonal bat jarraituz, laukizuzena bi triangelutan banatu da:
Odoren, bi triangeluak desplazatu dira, hurrengo irudian ikusten moduan:
Zenbatu barneko segmentuak. Hasieran 10 segmentu zeuden eta orain bakarrik 9.
Nola? Zer gertatu da falta den segmentuarekin? Non dago?
PARADOXA...
2017-10-13
2017-10-10
By Egin Matematika on urria 10, 2017
P puntutik Q puntura desplazatzeko, bide bat aukeratu behar dugu: urdina ala berdea. Urdina Ptik Qra zuzenean doan PQ zirkunferentzierdi bat da. Berdea, ordez, bost tramo ditu eta bostak zirkunferentziaerdiak dira (AB, BC, CD eta DQ).
Zein da biderik laburrena? Zergatik?
("matematicascercanas" blogean irakurritako problema)
***...
Posted in geometria, problemen ebazpena | 6 comments
2017-10-09
By Egin Matematika on urria 09, 2017

Lehenengo 400 zenbaki arruntak idatzi ditut arbelean. Ondoren, binaka jolasteko estrategiazko joko bat proposatu diet ikasleei. Bikotean, bat Eneko izango da eta bestea Maialen.
Hauxe da jokoaren azalpena:
1, 2, 3, ··· 198, 199, 200, 201, 202, ··· 398, 399, 400
Aurrena Enekok 100 zenbaki aukeratu eta ezabatu behar ditu. Ondoren, Maialenek beste 100 zenbaki ezabatuko ditu. Baldin ezabatutako...
Posted in jokua, problemen ebazpena | 4 comments
By Egin Matematika on urria 09, 2017
Orixe ikastetxeko matematikako irakasleak hainbat truku ezagutzen ditu biderkadurak buruz egiteko. Eguneroko bizitza arruntean duen garrantziaz konturatuta, buruzko kalkulua azkar egiteko estrategiak garatu beharra dagoela uste izan du beti, konpetentzia numerikoa delakoa eta zenbakiekin trebetasuna eskuratzeko baliabide ezin hobea baita.
Gaur goizean ikasgelan sartzeaz bat hainbat biderkaketa...
Posted in problemen ebazpena, zenbakiak | 3 comments
2017-10-03
By Egin Matematika on urria 03, 2017
.png)
Nola konpara dezakegu aldeak neurtu barik bi laukizuzenen azalerak?
Neurriak hartzeko erregelarik erabili gabe, nola egiazta dezakegu irudiko laukizuzenen azalerak berdinak edo bata bestea baino handiagoa den?
Laukizuzenak nahi duzun moduan manipulatu: ikutu, mugitu, biratu,...Neurririk ez duen erregela eta arkatza erabili dezakezu, baina ezin duzu neurtu,...
Posted in geometria, problemen ebazpena | 8 comments
By Egin Matematika on urria 03, 2017

AC eta BD marra etenak jarraituz 30 cm luze eta 20 cm zabal den laikizuzen formako orria lau zatitatan banatu dugu; era horretan neurri bereko bi triangelu eta bi pentagono lortu ditugu. AC eta BD segmentuak luzera berekoak dira eta laukizuzenaren zentroan ebakitzen dute elkar angelu zuzena eratuz.
Zein da AB segmentuaren luzera?
Zenbatekoa da triangeluen azalera? eta petagonoena?
Bi...
Posted in geometria, problemen ebazpena | 4 comments
2017-10-02
By Egin Matematika on urria 02, 2017
Honako irudi honek ez du azalpenik behar, triangelu zuzenen oinarrizko propietate bat aurkezten digu. Propietate hau ez da oso ezaguna ikasleen artean, baina ikusizko froga hau bigarren hezkuntzako edozein ikaslek ulertuko luke.
Propietate honen laguntzaz, saia zaitez ondorengo egiaztapen-problema hau azaltzen.
PROBLEMA
Irudiko E puntua PT zuzenkiaren erdiko puntua da eta P, Q, R,...
Posted in geometria, problemen ebazpena | 5 comments
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Orriak
Popular Posts
-
Pospoloak erabiliz gure Sistema Hamartarreko hamar digituak eraiki ditugu. (ikusi irudia) 0-ak sei pospolo Behar ditu, 1-ak bi, 2-ak ...
-
Orain probabilitateko problemak. Ez dira batere intuitiboak: PROBLEMA 1 Hiru txanpon ditugu, bata bi aldeetatik zuriz margotuta, be...
-
Ondorengo problema adin guztietarako da. Eskolan, etxean edota kalean ebaz daiteke. Ez da behar ezagupen matematikorik; jakin behar den ga...
-
Hiru lagunen artean litro bateko 21 botila banatu behar dira. 7 botila likidoz goraino daude beteta, 7 erdirarte bakarrik eta 7 hu...
-
Matematikako irakasleak {1,2,3,4,5,6,7,8,9} digituen artean bost aukeratu ditu. Maialenek bost digitu horietatik hiru erabiliz hiru zifr...
Matematikako Webguneak
ESALDIAK
"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)
Orri-ikustaldiak guztira
165,908