"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

ZENBAKI LEHENAK

2013-12-17

Aljebraren hastapenak nahiko gogorrak izaten dira ikasle askorentzat. Aritmetikan urteetan trebatu ondoren, letrekin lan egitera jauzia bat-batean egiten da, eta batzuk amildegira erortzen dira. Ulertezina egiten zaizkie adierazpen aljebraikoak, ez diete zentzu handirik aurkitzen. Agian, ez daudelako ohituta zenbakiak era askotan adierazi daitezkela ikusten; hau da, bost adierazteko eskatzen badiezu,...
Pitagorasen teorema ospe  edo entzute handiko teorema dugu. Kale mailan teoremarik ezagunena da, bakarra ez bada. Baina, teoremaren egiaztapenak, aldiz, ez dira ez kale mailan, ez eskola mailan horren ezagunak, 360 iguruko egiaztapen egon arren. Horien artean egiaztapen geometrikoek edertasun berezia dute, aho zabalik usteko modukoak dira. Gaur egun DBH-ko geletan egiaztapen...

2013-12-08

  Programa interaktiboek aukera paregabea ematen digute objektu geometrikoak bistaratzeko. Bisualizazioa matematikan, eta batez ere geometrian, ezinbestekoa da objektu matematikoen ezaugarri bereizleak eta objektu horien arteko erlazioak, hau da, azpiko  estrukturak aurkitzeko eta barneratzeko. Adibidez, Pitagorasen Teoremaren egiaztapena, Varignonen Teorema,...geometria programa interaktiboen...

2013-12-02

1963tik 1990ra Estatu Batuetako telebistan Monty Hall-ek aurkezten zuen "Let's Make a Deal" lehiaketa programa emititu zuten. Programaren dinamika, hauxe da: Programaren bukaera aldera lehiakideak itxita dauden hiru atetik bat aukeratu behar du, batean sari on bat dago eta beste biak hutsik daude. Ate bat aukeratutakoan, aurkezleak (honek ondo daki saria non dagoen) hutsik dagoen ate bat irekitzen...

2013-12-01

Curriculumaren helburu nagusia ezagutzak transmititzea dela uste izateak konpetentzietan oinarritutako curriculuma estaltzen du. Kontzeptuak eta ezagutzak beharrezkoak badira ere, hauek ez dute bermatzen konpetentziaren garapena, partikularki konpetentzia matematikoa. Matematika, egiten ikasten da; beraz, klasean proposatzen diren jarduerak eta zereginak ondo aukeratzeak berebiziko garrantzia...

2013-11-28

Zenbatzea eta neurtzea izan dira hasieratik Matematikaren helburu nagusiak. Horrela jaio ziren zientzia honen hasierako adarrak: Aritmetika eta Geometria. Urtetan bi adar hauek oinarrizko matematikaren zati nagusienak eta funtzezkoenak  izan dira, eta hala isladatu da gure hezkuntza sisteman. Baina, azkeneko urteetan, Geometria indarra galduz joan da Derrigorrezko Bigarren hezkuntzan...

2013-11-24

Matematika egitea problemak ebaztea da. Ondo ebaztea baino garratzitsuagoa da norberaren baliabideak eta estrategiak azaleratu eta ezezagunak diren bideetatik abiatu erantzunaren bila. Bidean, tarteka, erantzun zuzena aurkitzen da; besteetan, aldiz, berau ez da lortzen,baina ilusioa eta gogoa jartzen bada helburua bete da. Irakasleok honi eman beharko genioke garrantzia, eta horren arabera...

2013-11-20

DBHko 3. zein 4. mailetan geometria lantzeak berebiziko garrantzia du, gerora irudi geometrikoak erraz identifikatu, konparatu, erlazionatu, neurtu eta estimatzerakoan arazorik izan ez dezaten. Thales-en teorema, Pitágoras-en teorema, poligonoetako erlazio angeluarrak, etabar. oso erabilgarriak eta lagungarriak dira helburu hori lortzeko. Baliabide digitalek aukera ezin hobea eskaintzen...

2013-11-19

3. DBH-n funtzioak, funtzioen grafikoak eta ezaugarriak aztertzen hasten gara. Ikasleei interpretazio matematiko hutsa baino errezagoa egiten zaie  adierazpen grafikoen interpretazioa egoera errealetan. Simulazio hau lagungarria izan daiteke funtzio linealaren  ekuaziotik grafikora eta adierazpen grafikotik ekuaziora igarotzeko erraztasunez,  baita maldak ematen duen informazioaz...

2013-11-18

Etapa:          DBH Maila:           1-2-3-4.mailak Ikasgaia:      Matematika Blokea:        Problemen ebazpena. Jarduera Aukeratu erantzun egokia. Kontuan izan ez dela arkatza eta papela behar problemok ebazteko. Hazka egin buruari eta...

2013-11-17

Etapa:         DBH Maila:          4.maila Irakasgaia: Matematika Blokea:       Aljebra Edukiak:     Polinomioen faktorizazioa.                     Biderkadura Nabariak. Jarduera Biderkadura...

2013-11-15

Sarrera hau "Matematika Interaktiboak" ikastarorako egiten dut bereziki. Hona hemen zenbaki arrunten deskonposizio faktorialaren  animazio bat irudi geometrikoak erabiliz. Ederra benetan: http://www.datapointed.net/visualizations/math/factorization/animated-diagrams/ Oharra: Antonio Pérez Sanz-en blogean aurkitu dut http://aperez4.blogspot.com.es/2012/11/animacion-de-descomposi...

2013-10-09

Hona hemen Pitagorasen Teorema zirkuluerdiekin: ...
Triangelu aldekide gorriaren azalera, triangelu aldekide berdearen eta urdinaren azaleren batura da. Egiaztatu.  ...

2013-10-08

Gure hezkuntza sisteman lehen hezkuntzako ikasleak berehala bustitzen dira biderkadura algoritmoaz, algoritmo honen oinarria den legea ulertzeko ahalmena garatu baino lehenago. Eta, ahalmen hori garatutakoan ere, ez dugu atzera egiten buruz ikasitako algoritmo horri azalpen bat emateko. Beharbada pentsa daiteke nahiko erraza dela, ez duela pena merezi haloko ikerketetan denbora galtzea; baina ez...
Zenbaki lehenak determinatzeko ezagutzen dugun metodorik zaharrena Kristo aurretiko III. mendean Eratostenes matematikariak Egiptoko Tolomeo erregeari aurkeztutakoa da. Eratostenesek taula batean lehenengo hiruzpalau mila zenbaki idatzi zituen, zenbaki konposatuak zulatuz. Erabili zuen metodoa Eratostenesen bahea izenarekin ezagutzen da. Metodo hau praktikara eramateko ondoko prozedura aritmetiko-geometrikoa...

2013-08-21

Bederatziarekin jolasten jarraituko dugu: HIRU ZIFRAKO ZENBAKIA Ikasle batek kapikua ez den hiru zifrako zenbaki bat aukeratu behar du. Ondoren, ehunekoen eta batekoen zifrak trukatu behar ditu zenbaki berri bat lortzeko. Aurreko bi zenbakien arteko diferentzia (handia ken txikia) kalkulatu eta diferentzia horren azkeneko zifra esaten badizu (berdin lehenengoarekin), diferentziaren beste bi...
Hona hemen bederatziaren ezaugarrietan oinarritzen den beste joku bat. EZABATUTAKO ZIFRA Ikaskideen aurrean boluntario bat eskatu laguntzeko eta ondorengo hauek egiteko eskatu:: 4 zifrako zenbaki bat pentsatzeko Pentsatutako zenbakiaren zifren batura egiteko Batura hori hasierako zenbakiari kentzeko Kenketaren emaitzean zero ez den nahi duen zifra ezabatzeko Ezabatu gabeko zifrak nahi...

2013-08-19

Bederatzia zenbaki emankorra eta jolastia dugu. Hainbat zenbaki eta kartetako joku bederatziaren propietate berezietan oinarritzen dira. Gure zenbaki sitemaren oinarria den 10ren horren gertu egoteak (unitate batera) badu zerikusirik. Ona hemen adibide bat: BEDERATZIAREN MULTIPLOA Jolastu lagun batekin ondoko eran, Bi zifrako zenbaki bat pentsatzeko esan (Ad.: 38) Zenbaki hori bider 10...

2013-06-03

ZENBAKI HAMARTAR PERIODIKOAK (Ikerketa) param name="XMLinitialText" value="Sarritan irakasleok errezetaz betetzen ditugu gure ikasleen ganbara, matematika daztatu baino lehenago betekaria senti araziz.Ezerrezetik sorturiko formula magikoek liluratu baino zorabitu egiten dituzte.Ez...

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira

165,908