Honela dio:
Uharte batean 100 persona bizi dira, batzuk begi urdinak dituzte eta beste batzuk marroiak. Pertsona bakoitzak beste guztien begien kolorea ikus dezake, berea ezik. Ezin dute beraien artean bigien koloreari buruz hitz egin. Ez dago norberaren begien kolorea ikusterik ezta jakiterik ere.
Irlan lege bat ezarri dute, eta lege horren arabera biztanle bat begi urdinak dituela jabetzen bada, hurrengo egunean goizeko 8:00retan alde egin behar izango du uhartetik.
Egun batean bisitari bat iristen zaie eta guztiei begira honela esaten du: "irla honetan gutxienez persona batek begi urdinak ditu"
Uhartean gutxienez persona batek begi urdinak zituela entzun eta gero, zer uste duzu gertatu zela?
Ondoren datorren azalpena irakurri baino lehenago, saia zaitez azaltzen itxuraz inozoa ematen duen esaldiak uharteko biztanleengan izango duen eragina.
Baina, nahi duzunean irakurri ea ados zauden.
AZALPENA
Bisitariak emandako informazioak guztiz aldatzen du biztanleen egoera. Esaldi horrek, gezurra dirudien arren, norbanakoaren begien kolorea agerian uzten du; eta ondorioz, begi urdinak dituzten biztanleak uhartea uztera behartuta egongo dira.
·
Uhartean begi urdinak dituen persona bakarra
badago, honek, esaldia entzuterakoan, eta bere inguruko 99 biztaleek begi
marroiak dituztela ikusita, irlako begi urdin bakarra bera dela ulertuko du.
Ondorioz, legeak dionaren arabera, hurrengo goizean 8:00retan uhartea utzi
beharko du.
· Demagun orain 2 begi urdin daudela A eta B
izenekoak. A-k 98 begi marroi eta 1 begi urdin (B biztanlea) ikusten ditu. Era
berean, B-k begi urdin bat (A) eta 98 begi marroi. Bisitariak gutxienez persona
batek begi urdinak dituela esan eta hurrengo goizean irlatik inor ez doala
ikusita, A-k B ez dela begi urdin bakarra jakingo du,eta beste 98ak begi marroidunak direnez, berak begi urdinak dituela jakingo du. Berdin gertatuko zaio B-ri. Horrela, 2. egunean
goizean A eta B biztaleak joan egingo dira.
· 3 pertsona begi urdinekin badaude (A, B eta C
izenekoak), zer gertatuko da? Kasu honetan hiru biztanle hauetako bakoitzak 97
pertsona begi marroiekin eta 2 begi urdinekin ikusten dituzte. A biztanleak
honela pentsatuko du: 2 begi urdin
bakarrik badaude, A eta B biztaleak, hauek 2. egunean irlatik joan beharko dira.
Baina, bigarren egunean A eta B ez direla joan ikustean, berak ere begi urdinak
dituela jakingo du (era berean arrazonatuko dute A-k eta B-k) eta 3. egunean hirurak
joango beharko dira uhartetik.
· Beste kasuetan ere antzera: 4 begi urdin 4. egunean
alde, 5 begi urdin 5. egunean alde,…
Bizitzan informazioa etengabe jasotzen dugu. Sarri askotan informazio
hau ez dugu sakon aztertzen, eta guretzat eta gure inguruentzat probetxugarria
eta onuragarria izan zitekeena alperrik galtzen dugu. Problema honek zera
erakusten digu: entzutea, irakurtzea, informazioa jasotzea eta ondoren hausnartzea
matematika egitea ere badela; eta matematika egitea bizitzarako onuragarria izan
daiteke.
Oso problema polita eta pentsatzeko baliagarria. Kasu desberdinak aztertu beharrak oso interestagarria egiten du. Askotan problema bat askatzerakoan soluzio bakar batekin konformatzen baikara.
ErantzunEzabatuProblema hau irakurri ondoren, hasiera batean behintzat, ez zara imaginatzen bisitariak esandako esaldiaren barruan horrenbeste informazio doanik. Hor dago,hain zuzen, problema honen xarma.
EzabatuNiretzat ere oso polita. Eskerrik asko Amaia zure iritzia emateagatik.
Oso problema polita eta pentsatzeko baliagarria. Kasu desberdinak aztertu beharrak oso interestagarria egiten du. Askotan problema bat askatzerakoan soluzio bakar batekin konformatzen baikara.
ErantzunEzabatuAsko gustatu zait. Ez naiz kapaza izan ebazteko, baina erantzuna jakiteko sekulako gogoa piztu zait. Ebazpen polita!
ErantzunEzabatuEz arduratu soluzio irakurtzeagatik, hori denok egiten dugu. Jakin behar duguna da problema baten bai enuntziatua, baita soliuziobidea ere balioesten. Nola dakigu problema on baten aurrean gaudela?, nire kasuan, beste kideren bati kontatzeko holako gogo eutsiezina sortzen zait.
EzabatuNiri ere pila bat gustatu zitzaidan.
Eskerrik asko Lupe.
Izugarru gustatu zait. Konpartituko dut, zer pentsa ematen du eta. Normalean ez gara gelditzen pentsatzen, bisitza arruntean, horrelako gauzak entzuten ditugunean, bai problema bat bada, baina ez normalean. Oso interesgarria.
ErantzunEzabatuAdrián Paenzaren dibulgazio liburu batean irakurri nuen, eta zer esanik ez, irakurtzeaz batera txundituta utzi ninduen. Zerbait dauka, oso problema erakargarria da.
EzabatuBizitza arruntean daramagun abiadura, ia abiadura handiko trenak adina, dela eta, sarri ez gara ohartzen jasotako informazioak bere barruan daraman mesuaz.
Mila esker Jesus.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu