Irakurri azokan gertaturiko ipuin bitxi hau eta, ondoren, erantzun galderei proportzionaltasunari buruz ikasitakoa kontuan izanik.
Behin batean, Nafarroako zainzuriak saltzen zituen Zipriano jauna hurbildu zen gure herriko azokara. Ixabel inguratu zitzaion eta poltsan zeraman hari zati bat erakutsiz, honela esan zion:
- Lotu mesedez hari honekin ahal beste zainzuri eta esan zenbat zor dizudan.
Ziprianok:
- Tori Ixabel. 10 €, merke-merke!
Hurrengo zapatuan, Ziprianorengana ondoratu zen berriz Ixabel; poltsatik luzera bikoitzeko hari bat atera zuen eta zainzuriak lotzeko eskatu zion.
Ordaintzeko orduan, 20 € eman zizkioin hau esanez: "Gaur ere merke-merke daude, ezta? Orduan, aurreko zapatuan 10€ ordaindu banizkizun, oraingo honetan, hariaren luzera bikoitza denez, horixe ordainduko dizut, bikoitza, 20€.
Ziprianok, burua mugituz, baietz esan zion.
Ixabel irribarretsu aldendu zen Zipriano pentsakor utzita.
Zergatik uste duzu Zipriano pentsakor gelditu zela? Tratu justua deritzozu? Zer esango zenioke saltzaileari?
Hona hemen proportzionaltasunari buruzko hiru grafiko:
*****
Oso oso problema bisuala. Klasera hari batzuk eroan eta horrekin esperimentatu besterik ez dute behar.
ErantzunEzabatunik halaxe egin dut eta oso ikusgarria dela iruditu zait, agian grafikoarekin baino askoz bisualagoa.
problema itzela!
Pozten naiz. Oso problema ikusgarria da, klasean praktikara eramateko erraza, ez da bestelako material berezirik behar: haria eta zainzuriak erabili beharrean margoak adibidez. Ikasleek sorpresa hartzen dute.
EzabatuGrafikoak DBH 3. mailan nik landuko nuke, DBH 1-2 mailatan agian ez, edo aipatu bakarrik.
Eskerrik asko.
Ados nago, grafikoak asko laguntzen ditu problema eta desberditasuna ikusten. Gero, sar daitezke azaleraren eta bolumenaren formulak, ideia bisualki hartuta.
ErantzunEzabatuAdos nago, grafikoak asko laguntzen ditu problema eta desberditasuna ikusten. Gero, sar daitezke azaleraren eta bolumenaren formulak, ideia bisualki hartuta.
ErantzunEzabatuHalaxen uste dut nik ere. Grafikoen munduan bizi gara, grafikoak nonahi aurki ditzakegu. Gure ikasleak trebatu behar ditugu grafikoen interpretazioan.
EzabatuMila esker Jesus
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu