Eñaut eta Leire anai-arrebek irudiko forma triangeluarra duen lursaila azalera bereko bi zatitan banatu nahi dute.
Lagunduko al diezu? Bururatzen al zaizu non kokatu behar den Q puntua AC aldean ABPQ lauki erako lursaila eta PQC lursail triangeluarra azalera berekoak izan daitezen?
Laguntza
- A puntua P puntuarekin lotu.
- BC aldearen E erdiko puntua aurkitu.
- A puntua E puntuarekin lotu.
- E puntutik doan AP zuzenkiarekiko zuzen paraleloa marraztu. Zuzen honek Q puntuan ebakitzen du AC aldea.
Bestetik, edozein triangelutan ondoko propietate hau egiaztatzen da:
"Triangelu baten oina eta honen aurkako erpina lotzen dituen segmetuak hasierako triangelua bi triangelutan zatitzen du, halako moldez non triangelu berrien azaleren arteko erlazioa eta oinen artekoa berdinak diren"
Proipietate hau Geogebraz argi asko ikusten da. Mugitu D puntua:
Egiazta dezagun matematikoki propietate hau:
ADB eta DCB triangeluen altuera = h; orduan bakoitzaren azalera,
DCB triangeluaren azalera = S' = b1·h/2
Bi adierazpenetan h/2 isolatuz eta berdinduz,
S'' / b2 = S' / b1
Beraz,
S'' / S' = b2 / b1
Ea propietate hau erabiliz goiko irudiko Q puntuaren kokapena justifikatzen duzun.
AE eta PQ gurutzatzen diren puntua X bada, demostratuta geratzen da ABPQ lau aldeko poligonoaren azalera eta PQC triangeluaren azalera berdinak direla demostratzen badugu AXQ eta PXE triangeluen azalerak berdinak direla. Baina azken hau, momentuz, ez dut ikusten.
ErantzunEzabatuEgileak iruzkina kendu du.
Ezabatuia-ia ebatzita daukazu.
EzabatuAP eta QE zuzenkiak paraleloak dira. Orain aztertu APE eta APQ triangeluak, ez al dira azalera berdinekoak?.... Ondorioak atera.
Ez dakit nola ebatzi.... laguntza gehiago ematerik? eskerrik asko.
ErantzunEzabatuNola froga dezakegu APE et APQ triangeluek azalera berdina dutela? eskerrik asko.
ErantzunEzabatuAPE eta APQ base bera dute (AP) eta altuera bera era bai AP eta QE paraleloak direlako.
ErantzunEzabatu