Orain probabilitateko problemak. Ez dira batere intuitiboak:
PROBLEMA 1
Zer da probableagoa ezkutuan dagoen aurpegia zuria ala gorria izatea? Zergatik?
PROBLEMA 2
Kutxa batean bola zuriak eta beltzak daude, denera lau bola. Eskua sartu eta bi bola atera ditugu, biak zuriak izateko probabilitatea 1/2 dela jakinda:
Zein da bi bola beltz ateratzeko probabilitatea?
PROBLEMA 3
5 bola
zuri, 5 beltz eta bi kutxa daude. Bola guztiak bi
kutxetan banatu eta gero (bietan dago bolaren bat), zoriz kutxa
bat aukeratu da eta bertatik bola bat atera. Ateratako bola zuria izateko
probabilitatea maximoa izan dadin:
Nola egin behar da bolen banaketa?
Ba al dago
banaketaren bat non aipatutako probabilitatea1/2 baino handiagoa den?







