Joko baten irabazlea, erabilitako estrategiaren menpe ez badago; hau da, irabazlea beti lehenengo jokalaria edo beti bigarrena bada, partidaren garapena edo nola jokatu den kontuan hartu barik erabakitzen bada, jokoari seudojokoa deritzogu.
Hona hemen adibide batzuk:
Txokolate tableta
Bi lagunek luzeraz 7 eta zabaleraz 4 onza dituen txokolate tableta bat zatitzen ari dira txandaka onzak bereizten dituzten marretatik apurtuz, azkeneko zatitxoa askatu arte. Bere txandan zatiketarik egin ezin duena galtzailea izango da.
Zeinek irabaziko du? Lehenengo jokalariak ala bigarrenak?
Harri piloak
Zeinek irabaziko du? lehenengo jokalariak ala bigarrenak?
Txandaka, bi jokalarik dorreak ipiniko dituzte xake-taulan, baldintza honekin: dorre batek ezin izango du beste bat jan edo harrapatu. Bere txandan dorrerik ezin duena ipini galtzailea izango da.
Zein jokalarik irabaziko du?
*****
Txokolate tableta. Lehenengoak (9 zatiketa)
ErantzunEzabatuHarri piloak. Bigarrenak (42 txanda)
Dorreak xake-taulan. Bigarrenak (8 txanda).
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu