"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2014-01-12


Ondoren, Adrian Paenzak dionez, pentsatzera gonbidatzen zaituztet. Apur bat buruari eragitea besterik ez baita behar, ez kalkulurik ez ezagupen matematikorik, datozen lerroetan proposatzen dizuedan logikazko problemari erantzuteko.

Hamar esaldi idatziko dizkizuet, eta zuek erabaki behar duzue zeintzuk diren egiazkoak eta zeintzuk faltsuak; arrazoiak emanez, jakina!

Hona hemen esaldiok:
  1. Zerrenda honetan esaldi bakarra da  faltsua.
  2. Zerrenda honetan bi esaldi bakarrik dira  faltsuak.
  3. Zerrenda honetan hiru esaldi bakarrik dira  faltsuak.
  4. Zerrenda honetan lau esaldi bakarrik dira  faltsuak.
  5. Zerrenda honetan bost esaldi bakarrik dira faltsuak.
  6. Zerrenda honetan sei esaldi bakarrik dira  faltsuak.
  7. Zerrenda honetan zazpi esaldi bakarrik dira  faltsuak.
  8. Zerrenda honetan zortzi esaldi bakarrik dira  faltsuak.
  9. Zerrenda honetan bederatzi esaldi bakarrik dira  faltsuak.
  10. Zerrenda honetan hamar esaldi bakarrik dira  faltsuak.
Garbi geratu bazaizue, ekin!
Saia zaitezte erantzuna  aurkitzen hemen behean dagoen azalpenari begiratu gabe.



    0 comments:

    Argitaratu iruzkina

    Popular Posts

    ESALDIAK

    "Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
    (Mª Antonia Canals)

    Orri-ikustaldiak guztira