"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2014-01-07


Kontu handiz ibili behar da portzentaje globalak ematen direnean, batez ere portzentaje hauek zati desberdinetan zatitzen diren taldeenak direnean. Halakoetan, okerreko ondorioetara irits gaitezke, eta ondorio bat atera, benetan kontrakoa gertatzen ari denean. Fenomeno hau "Simpson-en paradoja" moduan ezagutzen da.
 
Ikus dezagun adibide bat:
 
Enpresa handi batek 250 lanpostu eskaini ditu hiru departamentuetarako (Salmentak: 30; Muntaia: 200 eta Biltegia: 20). Denera 355 gizon eta eta 325 emakume aukeztu dira, eta hauetatik 190 gizon (%53,5) eta 60 emakume (%18,5) onartuak izan dira. Sail bakoitzean aurkezturiko gizon eta emakumeen prestakuntza maila antzerakoa izan da.
 
¿Baieztatu daiteke emakumeak diskriminatuak izan direla?
 
Gezurra dirudien arren, erantzuna ezezkoa da.
 
Azter dezagun egoera hau behar den moduan datu guztiak kontuan izanik:
 


Taulako datuen arabera, sail guztietan onartutako emakumeen kopurua ehuneko hainbestean handiagoa izan da gizonena baino. Eskainitako lanpostu gehienak muntaiarako izan dira (200), plaza guztien %80a, hain zuzen. Lanpostu hauetarako 250 gizonezko aurkeztu dira (gizon guztien %70,42) eta emakumezko gutxi (25 bakarrik, emakume guztien %7,69); hortxen dago gakoa, honek okerreko interpretaziora eramaten gaitu.
 
 
Iturria: "La certeza absoluta y otras ficciones. Los secretos de la estadística" (Pere Grima). El mundo es matemático.

0 comments:

Argitaratu iruzkina

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira