"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2015-04-23


Anttonek eta Martinek oraintxe ezagutu dute Ixabel eta bere urtebetetze eguna noiz den jakin nahi dute.
Isabelek hamar aukera eman dizkie:


Maiatzaren 15a, 16a edo 19a.
Ekainaren 17a edo 18a.
Uztailaren 14a edo 16a.
Abuztuaren 14a, 15a edo 17a.


Ixabelek Anttoni urtebetetze hilabetea esan dio eta Martini eguna.

• Antton: Ez dakit noiz den Isabelen urtebetetzea, Martinek ere ez dakiela badakit.
 • Martin: Hasieran ez nekien noiz zen Isabelen urtebetetzea, baina orain badakit.
 • Antton: Orduan orain nik ere badakit.




Noiz da Ixabelen urtebetetze eguna?











 
 
Oharra: Gaurkoa Asia eta Singapurren ospatu diren azkeneko olinpiadetan jarritako eta egun hauetan sare sozialetan oso ezaguna egin den problemaren euskal bertsioa da.

 

2 iruzkin:

  1. Uztailak 16 ez da?
    Piskat korapilatsua azaltzeko...

    ErantzunEzabatu
  2. Ederto! Uztailaren 16a da.
    Azaltzea ez da erraza. Soluzioa ematen dut, baina ez dakit ondo ulertzen den.
    DBHko Singapur-ko olinpiadetan ipinitakoa da, larregikoa iruditzen zait adin horretarako.

    ErantzunEzabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira