"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2015-10-01



Bankuko zuzendariak txanponez betetako bost kutxa jaso ditu gaur goizean. Txanpon guztiak balio berekoak dira eta bakoitzak 10 gramoko pisua du.
Bat-batean dei bat jaso du zentraletik kutxa batek txanpon faltsuak dituela esanez. Kutxa faltsuko txanponak 11 gramokoak dira.

Zuzendaria langilei problemak proposatzea izugarri gustatzen zaio eta oraingoan ere ez du aukerarik galdu. Kutxazainari gertatutakoa azaldu eta gero, honela esan dio:

"Pisaldi bakarrarekin esaten badidazu zein den kutxa faltsua aste beteko oporraldia izango duzu opari".

Lagundu esaiozu kutxazainari 11 gramoko txanponak dituen kutxa aurkitzen pisua behin bakarrik erabiliz.





SOLUZIOA

11 iruzkin:

  1. Erregearen txanponak

    Erregeak urtero 30 morroiri urrezko 30 txanpon kobratzen dizkie zerga bezala, gero elefante ehizan joateko. Morroietako batek baina, beti 9 gramoko txanponak ematen dizkio 10 gramokoak eman beharrean legeak agintzen duen bezala.
    Erregeak ez daki nola egin jakiteko pisualdi bakar batean, nork engainatzen duen. Jakingo zenuke zuk nola egin pisualdi bakar batean, aurkitzeko zein den 9 gramo txanponak ematen dituena?

    ErantzunEzabatu
  2. Nik bost kutxa bakoitzetik txanpon bat aterako nituzke, bat bestaren gainean ipini, torre baten modura eta hauek pisuan jarriko nituzke, 51gm pisatuko lukete.
    Jarraian banan bana kentzen joango nintzateke txanponak kentzen, horrela jakingo genuke zein txanpon den 11gmkoa eta ondorioz zein kutxa den faltsua.

    CSI asko kusten det jajajaja.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eta kendu ahala poltsikora, ezta? Hi bai argia.
      Oso erantzun polita.
      Mila esker.

      Ezabatu
    2. Zin dagit poltsikora pegatu zitzaidala.

      Ezabatu
  3. Baiiii, atera dut. Hau poza, hau... egia izango da problema batean, asko pentsatu eta gero, erantzuna aurkitzeak "subidon" ematen duela? oso problema polita bai...
    Ez dut nire erantzuna esango pena ematen baitit besteei problema hau asmatzeko aukera kentzea...
    Pista bat: 11ren multiploak

    ErantzunEzabatu
  4. Ah! Kutxak ireki daitezke eta txanponak atera, ez da? Eta kutxetan gutxienez 5 txanpon daudela esan beharko...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kutxak ireki daitezke eta nahi beste txanpon hartu. Bankuetara iristen diren kutxetan 5 txanpon baino gehiago egoten dira, noski! Eta faltsua den kutxako txanpon guztiak 11 gramokoak dira.
      "Aupa el subidón". Ulertzen dizut Gontzal, ni ere hala sentitzen naiz problema bat ebazten dudanean.
      Datorren astean animau eta partekatu zure soluzioa.
      Gero arte txapeldun.

      Ezabatu
  5. Beno erantzuna jarriko dut.
    Kuxetatik txanponak aterako ditugu modu honetan:
    1go kutxatik txanpon bat.
    2. kutxatik 2 txanpon.
    3. kutxatik 3 txanpon.
    4. kutxatik 4 txanpon.
    5. kutxatik 5 txanpon.
    Guztira 15 txanpon.
    Pisaldiak emango duen kantitatea aukera hauek izango ditu:
    1go kutxako txanponak faltsuak izanez gero 151 g
    2. kutxako txanponak faltsuak izanez gero 152 g
    3. kutxako txanponak faltsuak izanez gero 153 g
    4. kutxako txanponak faltsuak izanez gero 154 g
    5. kutxako txanponak faltsuak izanez gero 155 g

    ErantzunEzabatu
  6. Ederto artista!!
    Primeran azaldu duzu.
    Beste aukera bat da 1go kutxatik 0 txanpon, 2. kutxatik 1,...
    Mila esker Gontzal.

    ErantzunEzabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira