2015-09-24

Dadoa eraikitzen


Ondorengo problema adin guztietarako da. Eskolan, etxean edota kalean ebaz daiteke. Ez da behar ezagupen matematikorik; jakin behar den gauza bakarra da dado arrunt batek egiaztatzen duen propietatea. Zen propietate? Hartu dado bat eta aztertu aurkako aldeak (kalkulatu aurkako aldeetan dauden puntuen batura), zenbatekoa da batura hau?

 

Problema


Janina denez, dado baten aurkako aurpegien puntuen batura zazpi da; proietate hau kontuan izanik, beheko zein eredurekin eraiki daiteke dado arrunta?



   
Problema hau manipulagarria da. Lehen hezkuntzako eta DBH-ko lehenengo zikloko ikasleek eraiki ditzatela bost dadoak kartulinaz. Ondoren, dado arrunt batekin konparatzea besterik ez.




*****


17 iruzkin:

  1. Erantzunak
    1. Oso ondo Iñaki. Itxoingo dugu ea besteren bat animatzen den.

      Ezabatu
  2. C 5+2=7 (A 1+4=5; B 1+5=6; D 5+3=8; E 6+2=8)
    4+3=7
    1+6=7

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo denori,

      C dadoak betetzen du kondizioa, besteek ez dute betetzen.

      Ezabatu
    2. Ederki! Badirudi momentuz adostasuna dagoela; Iñaki, Marta eta JMG ados.
      Itxoingo dugu apurtxo bat ea besteren bat animatzen den erantzutera.
      Mila esker.

      Ezabatu
  3. Erantzunak
    1. Oso ondo Gontzal, buruz eraiki duzu dadoa, ezta? Hasieran apur bat kosta egiten da, baina irteten da.
      Problema honetan dado arrunt baten aurkako aurpegien puntuen batura 7 dela jakitea daturik garrantzitsuena da.
      Mila esker parte hartzeagatik.

      Ezabatu
  4. Nire erantzuna:

    http://postimg.org/image/ttpooqj05/

    ErantzunEzabatu
  5. C dadoa. Nik ere Lehen Hezkuntzako ikasleek egiten duten moduan egin behar izan dut. Dadoa ebaki ondoren konprobatu duit bere garapenean aurkako aurpegiek bi lauki horizontal edo bertikal tartean uzten dutela.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ederki! eta zorionak! Eskura dugun edozein estrategiak balio du problema bat ebazteko, eta zuk erabilitakoa erabilgarria da. Nahiko nuke nik jakin matematikariek teoremak formulatu eta egiaztatzeko zer nolako estrategiak erabiltzen dituzten, emaitzak txukundu baino lehenago.
      Eskerrik asko

      Ezabatu
  6. Nik lehenengo D eta E dadoak deskartatu ditut. Arrazoia; ondoan dituzten bi zenbakiren batura 7 da (D-n 1 eta 6, E-n 2 eta 5), eta ondokoak ezingo dira inoiz bata bestearen aurkako aurpegietan egon.
    A-ren kasuan, 2 eta 5 aurpegiak diagonalean daude, eta kuboa egiterakoan alboan geratuko dira. Berdina gertaten da B-ren kasuan.
    Beraz, besteek erantzun duten bezala, C dadoa izango da nire soluzioa.

    ErantzunEzabatu
  7. Nik lehenengo D eta E dadoak deskartatu ditut. Arrazoia; ondoan dituzten bi zenbakiren batura 7 da (D-n 1 eta 6, E-n 2 eta 5), eta ondokoak ezingo dira inoiz bata bestearen aurkako aurpegietan egon.
    A-ren kasuan, 2 eta 5 aurpegiak diagonalean daude, eta kuboa egiterakoan alboan geratuko dira. Berdina gertaten da B-ren kasuan.
    Beraz, besteek erantzun duten bezala, C dadoa izango da nire soluzioa.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Oso ondo Eñaut, gustatu zait erabili duzun estrategia, ondoko bi aurpegiren puntuen batura 7 bada baztertu.
      Zorionak eta jarraitu buruari emuten.
      Mila esker.

      Ezabatu
  8. Zorionak guztiei, denok asmatu duzue.
    Mila esker parte hartzeagatik.

    ErantzunEzabatu