"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2016-10-05


Ondoren berehalako problema sorta; hau da, arkatza eta papera erabili gabe edo buruz ebazten diren problemak.



TXAKURRAK KATUAK ETA LOROAK

Honako hau jakinda:
Denak txakurrak dira bi izan ezik.
Denak katuak dira bi izan ezik.
Denak loroak dira bi izan ezik.



Zenbat animalia dauzkat etxean?



ZENBAT 9ko?

Kale batean 100 eraikin daude. Eraikin guztien atarian zenbakiak jarri nahi ditugu 1tik 100ra.

Zenbat 9ko behar ditugu?


EHUNEKOAK

Zer izango da handiagoa?

75en %25a edo 25en %75a


FORMULA 1ko GIDARIA

Formula 1ko gidari batek Jarama zirkuitoari bira oso bat emateko minutu bat eta 23 segundu erabiltzen ditu.

Erritmo berean jarraituz, zenbat denbora behar izango du 60 bira emateko?


DIRU KOPURU BERBERA

Enaitzek eta Leirek diru kopuru berbera daukate.

Zenbat euro eman behar dizkio Enaitzek Leireri, azken honek Enaitzek baino 10€ gehiago izateko?


ARTZAIN ARTEAN

Artzain batek honako hau estaen dio beste artzain bati:


"Nire ardi bat oparitzen badizut, nik izango dudan kopuruaren bi halako izango duzu zuk.
Baina, ordea, zure ardi bat ematen badidazu, orduan biok kopuru berbera izango genuke".

Zenbat ardi zeuzkan bakoitzak?


ZER ORDU DA?

Ze ordu izango da, eguna amaitzeko pasa diren orduen herena falta bada?


GARAGARDOAK

Gizon eta erdi batek garagardo eta erdi bat edaten badute egun eta erdi batean, zenbat garagardo edango dute sei gizonek sei egunetan?




UNTZIAK ETA USOAK

Kaiola batean untziak eta usoak daude, guztira 35 buru eta 94 hanka.

Zenbat hegazti daude?


FILM BITXIA

Film batek egun bikoitietan ikusten dugunean ordu bat eta hogei minutu irauten du.
Egun bakoitietan, aldiz, 80 minutu bakarrik,

Nola???



*****

2 iruzkin:

  1. Problema hauek oso dibertigarriak dira.

    ErantzunEzabatu
  2. Hala da. Erderaz "problemas mentales" esate zaie, azkar pentsatzeko prestatuta daude. Batzuk errazak eta dibertidoak, baina beste batzuk ez pentsa hain errazak direnik.
    Hauek Jesus Escuderoren liburutik aterata daude. Plataforman problemak ebazteko estrategiak blokean, problemak atalean (problemen bilduma 2) eskuragarri daude Escuderoren liburuak.

    ErantzunEzabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira