"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2016-10-04


Alde batetik zuria eta bestetik grisa den orria 3 aldiz tolestu dugu irudian ikusten moduan.



Orria tolesten dugun bakoitzean laukizuzen zuri bat bistan geratzen da. Laukizuzen hauen perimetroak P1 , P2 eta P3 dira.

Baldin P1 = P2 + 20 eta P2 = P3 +16 badira,

Kalkulatu hasierako orriaren azalera.




4 iruzkin:

  1. 27 aldiz 3 zenbakia duen laukiluzearen azalera?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. kaixo Amaia. Saiatu hasierako laukizuzenaren aldeak kalkulatzen. Emandako perimetroekin posiblea da. 1 eta 2 laukizizenek perimetro zati komuna dute, orduan komuna ez den zatia 20, eta erdia 10. 2 eta 3rekin antzera jokatu, horrela komuna ez den zatia 16, eta erdia 8.... jarraitu.
      Eskerrik asko!

      Ezabatu
  2. 18x28? marrazkirik gabe ez dakit nola azaldu

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ederto!! Horiek dira neurriak. Marrazkia egin barik zaila da ondo azaltzea. Amaiari eman diot azalpentxo bat laguntza moduan, baina ez dakit ondo ulertzen den marrazkia egin barik.

      Ikasleekin egiteko agian komeniko litzateke manipulatzea: aurretik 18x28 dimentsiotako orriak prestatu, alde bat margotu grisez adibidez, doblatu irudian agertzen den eran eta emandako datuekin atera ditzatela orriaren neurriak.

      Eskerrik asko.

      Ezabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira