"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2018-12-17




Hemen doakizue Adrian Paenzak bere problemetako liburu batean proposaturiko estrategiazo joko polit bat.


Xake taula, dorre bat eta apur bat pentsatzea besterik ez dugu behar.



Hauek dira jokoaren arauak:

Bi jokalari: A eta B.
A jokalariak aurreneko mugimendua egingo du, ondoren B-k mugituko du.
Hasieran dorrea taulako behe-ezkerreko laukian dago.
Baimendutako mugimenduak: gora eta eskuinera.
Mugimendu bakoitzean nahi beste lauki gora ala eskumara mugitzea aukeratu behar da.
Helburua goi-eskuineko laukira iristea.
Txandaka mugituko dute dorrea: A jokalaria hasiko da.
 Bere txandan goi-eskuinean dagoen lauki beltzera iristen denak jokoa irabaziko du.



Hauxe jakin nahi da:

➤ Ba al dago beti irabazteko estrategiarik? 

➤ Hala bada, nork dauka estrategia irabazlea, A lehenengo jokalariak ala B bigarrenak?







♜♜♜♜♜ 

5 iruzkin:

  1. Linea diagonal beltza ez ezik, beste lauki guztiak sahiestu egin behar dira.

    ErantzunEzabatu
  2. Guk lehen mugimendua egiten dugunez, ezin da dorrea linea diagonal beltzan jartzea. Baina dorrea mugitu ondoren, B jokalaria dorrea linea diagonal beltzan jartzeko aukera edukiko du beti.

    ErantzunEzabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira