Gaurko egunez eta lehenengo aldiz argia ikusten duen Blog honek, bereziki, ikasleak matematikaren munduan beldur barik murgiltzea du helburu. Bi bide jorratuko ditugu: alde batetik gelan lantzen diren gaiak; era batera esateko "matematika formala", eta bestetik matematikaren aurpegi informalagoa; hau da, jokoak, bitxikeriak, historia apur bat, buruari hazka egiteko problemak, eta abar.
Denbora beti dugu aitzaki, eta kasu honetan ere berak, denborak, aginduko du. Ea astirik izaten dudan behar den moduan zaintzeko jaioberri hau. Saiatuko naiz eguneratzen bloga.
Bertand Russell-ek, XX. mendeko filosofo, matematiko eta idazle ezagunak bere biografian eta gaztaroan izandako krisi pertsonala gogoratzen zuen bitartean honela zioen:
"Zelaia zeharkatu eta New Southgaterantz zihoan bidezidor bat zen, haraino joateko ohitura neukan Eguzkia nola abailtzen zen ikustera eta, bide-batez, suizidioan pentsatu egiten nuen. Baina azkenean ez nuen neure buruaz beste egin , matematika gehiago nahi nuelako jakin."
Matematikarako jakin-nahi horrek salbatu zuen Russell, ilusioa eta bizitzeko gogoa berreskuratuz. Kasu hau berezia eta ez ohizkoa bada ere, esan beharra dago Matematikak baduela xarma erakarri bat, edozein sorgintzeko gai dena. Utzi zu ere sorgintzen, ireki iezazkiozu zure arimaren ateak, ez zara inoiz ere damutuko. Beno, agian nahikoa litzateke zirrikitu ñimiño bat uztea izpi solte batzuk sar daitezen; berotasuna nabarituko duzu.
2010-02-05
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Orriak
Popular Posts
-
Zoriz 1 baino txikiagoak diren bi zenbaki erreal positibo x eta y aukeratu ditugu. Zein da x, y eta 1 luzerako zuzenkiak erabiliz t...
-
PROBA PRAKTIKOA 2016 2016ko oposizioetan jarritako proba praktikoaren problema ebatziak doazkizue. Nire ebazpen proposamena da, besteri...
-
Aritmetikaren meategian harribitxi disdiratsu ugari daude Matematikaren edertasunaren lekuko. Gaur aurkeztuko dugun harribitxi landua Jos...
-
2021ko oposizioetan proba praktikoan jarritako hirugarren problema ebatziko dugu gaurko artikuluan. Geometria-problema interesgarria, ebazte...
-
Limiteen kalkuluan trebatzeko hemen dituzue ariketa batzuk ebatzita. Saia zaitez begiratu gabe egiten edo, begiratu ondoren, hartu arkatza e...
Matematikako Webguneak
ESALDIAK
"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)
Kaixo José Luís
ErantzunEzabatuMe parece muy interesante tu visión de las "mates" espero que este blog tenga una larga vida
Mikel