"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2017-10-09



Lehenengo 400 zenbaki arruntak idatzi ditut arbelean. Ondoren, binaka jolasteko estrategiazko joko bat proposatu diet ikasleei. Bikotean, bat Eneko izango da eta bestea Maialen.

Hauxe da jokoaren azalpena:



1, 2, 3, ··· 198, 199, 200, 201, 202, ··· 398, 399, 400

Aurrena Enekok 100 zenbaki aukeratu eta ezabatu behar ditu. Ondoren, Maialenek beste 100 zenbaki ezabatuko ditu. Baldin ezabatutako 200 zenbakien batura ezabatu gabeko 100 zenbakien baturaren berdina bada, Maialenek irabaziko du jokoa; bestela, Eneko izango da txapelduna.

Bietatik, zeinek dauka estrategia irabazlea? Azaldu.

Eta Enekok 101 zenbaki ezabatzen baditu eta Maialenek 99? Zeinek dauka orain estrategia irabazlea?




*****



4 iruzkin:

  1. Nire ebazpena.
    Gaussek lehen 100 zkien batura egiteko jarraitu zuen estrategia erabiliz, Maialenek nolabait lortu behar duena da ezabatzen diren zenbakien zerrenda osatzen dutenen artean 401 emango duten zenbaki bikoteak egotea. Alegia, Enekok 1 zkia hartu badu, Maialenek 400-a hartuko du (batura 401); 2a hartzen badu, berriz, 399a, etab. Bakoitzak 100 zki hartzen dituenez, estrategia hau jarraituz arbelean geratzen diren zkien batura eta ezabatutakoena berdina izango da -40100- (hain zuzen ere lehen 400 zifren baturaren erdia: 80200:2)
    Enekok bikotea hartuko balu, ordea, demagun Enekok berak 400a eta 1a hartzen dituela, Maialenek beste edozein bikote aukeratzearekin aski luke, beti ere bien baturak 401 ematen badu.
    Hortaz, honela jokatuz gero, Maialenek dauka irabazteko estrategiarik onena.

    Bigarren puntuarekin segiz,oraingoan batek 101 zki hartuko ditu eta besteak 99.
    Hemen Enekok izango du estrategiarik onena. Imajinatuz Enekok lehen 101 zenbakiak hartzen dituela, Maialenek nahita ere ezingo luke lortu batura osoa 40100-era iristerik, zenbaki bat gutxiago duelako hartzeko Enekok baino.
    Honela arbeleko zenbakien batura, ezabatutakoena baino handiagoa izango litzateke eta Enekok irabazi.

    ErantzunEzabatu
  2. Lehen ziklorako konplexuegia ikusten dut. nIk uste DBH 3-4 mailetarako egokiagoa dela

    ErantzunEzabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira