"Sar zaitezte matematikaren munduan, ezagutu,... usaindu, ukitu, daztatu...ez zara inoiz ere ez damutuko".

2017-10-10



P puntutik Q puntura desplazatzeko, bide bat aukeratu behar dugu: urdina ala berdea. Urdina Ptik Qra zuzenean doan PQ zirkunferentzierdi bat da. Berdea, ordez, bost tramo ditu eta bostak zirkunferentziaerdiak dira (AB, BC, CD eta DQ).





Zein da biderik laburrena? Zergatik?




("matematicascercanas" blogean irakurritako problema)

*****

6 iruzkin:

  1. Problema polita DBHko lehen ziklorako. Hasiera batean badirudi bide berdea motxagoa izango dela baina egiaztatzen hasiz gero ikusten dugu distantzia bera dutela bi bideek. Izan ere bien luzera-perimetroa diametroen menpe dago, eta urdinaren diametroa berdea osatzen duten diametroen baturaren berdina denez ondorioa da bi bideek luzera berdina dutela.
    Antzeko zerbait proposa liteke, baina zirkuluerdiak jarri beharrean triangeluekin(triangeluek angeluak berdinak izan beharko lituzkete).

    ErantzunEzabatu
  2. Oso ideia ona triangeluena. Edozein poligono erregular erabili daiteke, ezta?

    Mila esker!

    ErantzunEzabatu
  3. Perimetro erdiak direnez: Pe=pi*r, bestalde urdinaren Pe=pi*Ru eta beste guztien batukaria izango da Pe=Pe1+Pe2+Pe3+Pe4+Pe5=pi (r1+r2+r3+r4+r5). BEstalde Ru=r1+r2+r3+r4+r5, beraz berdinak izan behar dira emaitzak

    ErantzunEzabatu
  4. Txoratzen naute mota honetako problemek!!! Asko gustatzen zaizkit geometriarekin erlazionaturikoak!!!! Erabiliko dut ziur!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ni ere sorgintzen naute geometriako problemek. Biok txoratuta geometrierekin, jajajaja...
      Eskerrik asko!

      Ezabatu

Popular Posts

ESALDIAK

"Problemak kalkuluak egiteko baino pentsarazteko dira"
(Mª Antonia Canals)

Orri-ikustaldiak guztira