2015-10-12

Beti irabazteko estrategia


Ondoren estrategiazko problema bat doakizue; Adrian Paenzarena da, bere dibulgazio liburuetan proposatutakoa. Ez da matematikako ezagutza berezirik behar; apur bat pentsatu, besterik ez! Adin guztientzat.
           
  
 
Mahai angeluzuzen baten inguruan eserita dauden bi lagunek txandaka txanponak mahai gainean ipiniko dituzte, mahaiko taula bete arte. Jokuaren arauak hauxek dira:


  • Txanpon guztiak berdinak dira; demagun euro batekoak.
  • Txanda duen lagunak txanpon bat ipiniko du mahai gainean, baina jarrita dauden txanponak zapaldu edo gainjarri gabe;bai ordea ertzak ikutuz.
  • Hegaletan ipinitako txanponak ez dira zertan guztiz mahaiaren gainean egon behar, orekan badaude nahiko.
  • Bere txandan, txapona jartzeko lekurik ez duena galtzailea izango da.


 
Baldintza hauek kontuan izanik, zu izango bazina lehenengo txanpona ipintzen duena, bururatzen al zaizu estrategia bat beti irabazteko, aurkariak edozer estrategia erabilita ere?



6 iruzkin:

  1. Txanpona jarri behar denean, jarrita dauden txanponak desplazatu daitezke?

    ErantzunEzabatu
  2. Ez. Ipinitako txanponak ezin dira desplazatu.
    Badago estrategia bat, betiko moduan teorikoa, baina ondo jokatuta beti irabazten duzu.

    ErantzunEzabatu
  3. Okurritzen zaidana da lehenengo txanpona zentroan jartzea, eta hortik aurrera, berak jartzen duen txanpon bakoitzaren posizioaren zentroarekiko simetrikoa aurkitzea eta hor jartzea nire txanpon guztiak. Mahaiaren simetria dela eta, beti izango dut txanpon bat jartzeko aukera

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bi metroko erradiodun txapela zuretzat; hi haiz hi txapelduna!!!!!
      Berriz ere, txalo zaparrada.
      Zorionak!
      Kasu honetan beraz, erabilitako estrategia: simetria. Laister hasiko gara estrategiazko jokuak aztertzen (horien artean NIM joko ezagunak).

      Ezabatu
    2. Plas, plas, plas, plas! Nik ere pentsatu nuen lehenengo txanpona zentroan jartzea, baina ez nekien gero zer estrategia jarraitu.

      Ezabatu
  4. Eskerrak hau ez den txapelketa bat! Zuekin ez dago zereginik… nik beste maila batean lehiatu beharko nuke!

    ErantzunEzabatu